"Bilbo hiri poetikoa da, aurpegi asko ditu eta nik zikinena aukeratu dut"
Iritsi berria da nobelagintzara. Ugerra eta kedarra da Sonia Gonzálezek (Barakaldo, 1977) kaleratutako lehen nobela, Aurretik Sagarroiak poema liburua plazaratu zuen, Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria jaso ondoren. Bilboren zatarkerian kokaturiko istorio garratza da azaltzen du eleberrian, errealismo handiz pertsonaien barru-barruraino hurbilduz.
Galdera. Liburuan agertzen den Bilbo ilunak ez dirudi egungoa, desagertzear dagoen hiria baizik. Itxuraldaketa horren kritikarik al dago nobelan?
Erantzuna. Desagertzearena ez da pena sentitzeko modukoa, baina, agian, irudi hori, Bilbo handia, langileria, birmoldaketa, ikusi daiteke nostalgiaz. Neurri batean, ugerra eta kedarrak, zentzu metaforikoan, oraindik irauten dute Bilbon; ahalegindu dira estaltzen baina hainbat jende dago oraindik kaleetan, langabeak, pobrezia, eta bitartean saltzen digute Bilbo politagoa dagoela. Baliteke egun okerrago egotea liburaren istorioa kokatzen den garaian baino, alegia, laurogei edo laurogeita hamarreko harmadaren inguruan. Baino, bestetik, nostalgia sentitzerik ez dago, ezin zara atzean gelditu eta.
"Baliteke Bilbo eleberria kokatuta dagoen garaian baino okerrago egotea"
G. Zein ondorio atera beharko luke irakurleak nobela irakurritakoan?
E. Hori norberak ikusi behar du, ni ahalegindu bainaiz, hain zuzen, ondoriorik ez ateratzen. Gauzak zuzen ala oker diren nik ez dut erabakitzen. Istorio garratza kontatzen da; zati batzuk nahiko sinesgarriak eta beste batzuk asmakizun hutsa. Baina funtSean pertsonaiak nahiko sinesgarriak direla deritzot.
G. Kat, droga eta delinkuentzia munduan dabilena eta Eñaut, ekintzaile politikoa, elkar maitatu ez maitatu dabiltza. Paralelismorik dute bi pertsonaia hauek?
E. Baliteke, baina azken batean paralelismoak edozein gizakiren artean atera daitezke. Guztiok, funtsean, oso antzekoak gara. Barneko grinak eta sentimenduak ez dira aldatzen. Nobelan agertzen diren pertsonaia nagusien arteko parekotasunak badaude. Bizitza azken muturreraino eramaten dute eta agian horregatik antzekoak dirudite.
G. "Halaxe naiz nik nahi dudalako", dio Katek nobelan. Errealitatean ere honela da?
E. Bai. Gertatzen da norbait jokaera ezberdinaz ikustean berehala pentsatzen dugula arrazoi sakonak izango dituela modu horretan jarduteko. Agian, batzutan, horrela izango da baino bestetan norberak bere bidea aukeratzen du eta inolaz ere ez da trauma baten ondorioa.
G. Amodioa da, modu batean edo bestean, pertsonaia guztiek buruan darabiltena.
E. Horixe pertsona guztiok baitaukagu amankomunean. Dagoenean, dagoelako, eta ez badago, faltan dugulako. Albokoak segurtasuna ematen dizulako. Istorio honetan sufritu egiten dute, gogor, baino zer edo zer sentitu behar da, ezta?
G. Zein puntutaraino esan daiteke patuak mugatzen duela norberaren bizitza?
E. Bada garrantzitsua. Izan ere, bien arteko diferentzia horretan ere datza, Katen patua -delinkuentea- bete egiten da, hasiera batetik antzeman daiteke zer gertatuko zaion, baina Eñauten -militantea- kasuan ez da modu horretan gertatzen. Ez dago hain garbi honen geroa.
G. Mezu politikorik al dago eleberrian?
E. Ez, ez dut uste hori horrela denik. Bi pertsonaia daude eta kasu batean badirudi ez dagoela irtenbiderik. Eñauten kasuan, aldiz, irtenbidea badago baina ez politikoa, irtenbidea ez baita espero daitekeena. Jendea patuarekin gora eta behera bizi da, ezin burutik kendu, ea predestinatuta ote gauden jakin guran; eta nobela honetan, espreski, aukera biak ematen dira.
G. Bilbo hiria, Zazpi Kaleak... ez al da gai landua nobelagintzan?
E. Egia da landu dela baina larria ere ez da nire ustez. Ezen, Bilbo nahiko hiri poetikoa da. Bilbo anitz dago oraindik ere. Zikinena edo dena delakoa aukeratu dezakezu, nik egin bezala. Baina Euskal Herrian edozein istorio osatzerako orduan eta hiri bat aukeratzekotan, zein izango da Bilbo ez bada?
G. Idazteko orduan denboran aurrera eta atzera egiten du salto istorioak. Zer dela eta baliatu zara teknika honetaz?
E. Horrek erraztu egiten dit irakurlearengan interesa piztea. Batzutan atzera-saltoak 10 urtekoak dira nobelan, istorioan presente dena hobeto azaltzeko baliogarri izan zait. Azken batean bizitza bera orainaldian bizi dugu baina beti aurrera eta atzera begira gaude eta hori isladatu gura izan dut.
"Nobela arinak beharrezkoak dira"
Euskaraz idazteak berekin dakarren "kutsu sakratua" hautsi nahian, eleberri entretenigarria egiten saiatu dela dio Sonia Gonzálezek.
Galdera. Zure lehen eleberri honetan errealismo zatarra dioten hori landu duzula esan al daiteke?
Erantzuna. Hala dela esan daiteke, bai; errealismo zikina edo itsusia dela. Baina hori esatea ez zait asko gustatzen. Beste errealismorik dagoela esan nahi du eta kontrajarriak direla gainera. Baina ideia hori beste modu batea uler daiteke, zu zeu errealismo horretan bizi bazara, hori baino ez baita existitzen zuretzat, besterik gabe.
G. Gustura sentitu al zara olerkigintzatik nobelara salto egiterakoan?
E. Aitortzen dut erosoago sentitzen naizela olerkigintzan. Egia da nobelak pertsonaiak asmatzea eta hauei bizitza propioa ematea ahalbideratzen duela, baina dena dela bada poesia apurra nobelan. Eta hortik natorrela aitortu behar dut.
G. Dudarik gabe zurea nobela freskoa da, erraz dastatzekoa.
E. Euskal nobelagintzan badirudi beti zer edo zer traszendentea egin behar dela. Euskaraz idazteak kutsu sakratua duela, oso burukoa, pentsatua eta pentsamenduak nahastuz jardun behar dela eta ezin dela istorio arina asmatu eta kondatu, nahiz eta gero, akaso, izango duen mezurik atzean... ala ez. Baino horrelako liburuak beharrezkoak dira. Literatura entretenimendua ere izan behar du eta askotan ahaztu egiten gara horretaz.
G. Dena dela, eskarmenturik gabeko idazlea izanik, Euskaltzaindiaren saria jaso ezean, lortuko al zenuke lan hau argitaratzea?
E. Ez dakit. Etxean gordeta neukan eta olerki-saria jaso ostean orduantxe eman nuen jakitera nobelaren berri. Txalaparta argitaletxekoek jakitun izan zirenean deitu, lana irakurri eta kaleratzea proposatu zidaten.
G. Egungo diru laguntzen politikak zuzena al da zure ustez?
E. Kontua da jendea literatura hurbildu behar dela baina horretan erantzukizuna guztiok dugu, salbuespenik gabe. Lehenik eta behin aztertu egin behar da idazten dena erakargarria ote den ala ez jendearentzat. Gainera, kultura, orokorrean, telebistak eskaintzen duenera dago zuzenduta; eta, hirugarrenez, ezin dugu ahaztu literatura ez dela sekula gauza zabalduegia izan.
G. Gauzak honela, asmo berririk bai buruan?
E. Dagoeneko banabil olerki liburu berriarekin lanean. Badakit argitaratzea latza dela, saririk ez badago tartean behintzat. Ondoren, bigarren nobela etorriko denaren esperantzan banago baina oraindik ez dut buruan istorioaren nondik norakoak. Ez daukat inongo presarik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.