_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Lezamatik Errioxara

Euskaltzaindiak omenaldia egingo die aurten Mikel Zarate eta Juan Bautista Merinori

Mikel Zarate euskaltzae lezamarrarena da Euskaltzaindiaren aurtengo agendan letra larriz ageri den lehendabiziko izena. Euskara batua finkatzeko ahaleginean egin zuen lanagatik, martxoaren 26an, jendaurreko omenaldia eskainiko dio euskal akademiak bizkaiera eta batuaren arte etengabe zubiak eraikitzen saiatu zen Txorierriko euskaltzale handi horri.

Haurgintza minetan nobela eta Ipuin antzeko alegia mingotsak ipuin-bildumaren egilearen heriotzaren 25. urteurrenean, Euskaltzaindiak bat egin nahi izan du Lezamako Udala, mahainguruak, antzerki emanaldiak eta kontzertuak uztartuz prestatzen ari den omenezko egitarauarekin.

Fernando Olabarrieta, Lezamako Zorrizketan Euskara Elkarteko kidearen esanetan, "Mikel Zarate izan da, dudarik gabe, Txorierrin izan dugun idazlerik nabarmenena".

Más información
Domina baten historia laburra

Antzeko hitzak erabili zituen aita Santi Onaindia zenak Zarateren heriotzaren berri jakin eta berehala. "Lanik asko egin zuen bere bizitza laburrean: ipuin, olerki, eleberri, eliz-liburu eta horrelakoei ekin zien eten barik. Honetan, ezin ukatu, hutsune handi-handia utzi digu euskal literaturan", idatzi zuen.

Euskaltzaindiaren aurtengo agendan letraz larriz idatzitako bigarren izena, urteetan erakunde honen barne-zokondoetan ibilitako euskaltzale sutsu batena da, Jose Luis Lizundia iruñearrarena, maiatzaren 28tik aurrera, Jose Maria Satrustegi arrazuarrak utzitako hutsunea beteko baitu euskaltzain oso izendatu ondoren. Izendapen ekitaldi hau ospatzeko, euskal akademia osatzen duten 24 euskaltzain osoak Durangaldera abiatuko dira.

Uztailaren 23an, Lapurdiko Haltsu herria bisitatuko dute, Euskara-Frantsesa hiztegia argitaratu eta euskalki guztien hitzez osaturiko hiztegia argitaratu gabe utzi zuen Maurice Harriet apaiz eta irakaslea omentzeko, bere heriotzaren mendeurrenarekin bat eginez.

Irailaren 9tik 11ra bitartean, azkenik, euskararen zaintzaileak Errioxa aldera abiatuko dira, gure hizkuntzak hango toponimiaan utzi zituen arrastoen ikerlari eta frankismoaren garaian Getxoko alkate ere izan zen Juan Bautista Merinoren lan eskerga goraipatzeko asmoz. Horretarako, Errioxako Unibertsitatea eta Errioxako Gobernuko Instituto de Estudios Riojanos delakoaren laguntzaz -Logroñoko Laminiturri kultur elkarteak ere parte hartuko du-, VI. Onomastika Jardunaldiak egingo ditu Logroñoko campusean.

Ekitaldi hauez guztiez gain, aurtengoa gogoan hartzeko moduko urtea izango da Euskaltzaindiarentzat, Koldo Mitxelenak hasitako Orotariko Euskal Hiztegia-ren azken liburukia plazaratuko baitu.

"Oso gertaera garrantzitsua da akademiaren historian, eta euskaltzainek egiten duten lan nekagarriaren erakusgarri ere, hiztegian agertzen diren hitzetako bakoitzaren inguruan erabaki bat hartu baino lehen, sekulako ikerketa lana egiten baita hitzaren jatorria eta erabilera aztertzeko", ziurtatu du Euskaltzaindiko idazkari Xabier Kintanak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_