_
_
_
_
Gaiak

Domina baten historia laburra

Jose Luis Lizundiak Euskaltzaindiaren bigarren domina erabiliko du maiatzetik aurrera akademiaren ekitaldi nagusietan. Urrezko domina hori izango da, euskaltzain oso izendatzen dutenez geroztik, iruñearraren autoritatearen ikur nagusia.

Euskaltzaindiaren bigarren domina hau erabili zuen lehenengo euskaltzaina, Luis Eleizalde bergararra izan zen, 1918tik 1923ra bitartean. Garai hartan, lau gizonek osatzen zuten hizkuntzaren azaleko eta sakoneko garbitasunari eusteaz arduratzen zen jakitun taldea: Azkuek, Julio Urkijok, Arturo Campionek eta Luis Eleizaldek.

Bergararra hiltzean -Euzkadi egunkariko zuzendari ez ezik, Euskal zenbakiztia, Euskeraz irakurteko irakaspidea eta beste eskolaliburu batzuen egile ere izan zen-, Karmelo Etxegarai historialari ezaguna bilakatu zen bigarren domina honen jabe. Bi urte besterik ez zuen iraun euskaltzain karguan, heriotzak jakintsuen paradisura eraman baitzuen 1925ean, akademiako zereginak bere anaia Bonifazioaren esku utziz.

Bonifazio Etxegaraik 31 urtez erabili zuen euskal akademiaren bigarren domina. Bitartean, Karmelok jorratutako bideari jarraitu zion, euskal historia eta hizkuntzaren ikerlari gisa. Kasu honetan ere, biologiak txanda-pasa agindu zuen Orexako idazle handi Nikolas Ormaetxearen alde.

Quito-n arrebarekin liburuaren egileak lau urtez bete zuen Etxegaraitarrek utzi hutsunea. Orixe hil eta bi urte geroago, akademiaren bigarren domina nafar baten esku geratu zen lehen aldiz, Jose Maria Satrustegi etnografoari eskaini baitzitzaion euskaltzain postua. Satrustegi izan da kargu honetan gehien iraun duena, 40 urtez erabili baitu Lizundiari jarriko dioten urrezko domina.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_