"Nobela oso genero egokia da dudak plazaratu eta soluziorik ez aurkitzeko"
Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956) euskarazko literaturari dagokion aurtengo Euskadi Sariaren irabazle bihurtu da Larrepetit nobelari esker. Albisteak Iruñeko euskaltegian harrapatu omen zuen, ikasgela batetik bestera zihoala. "Sari honek duen gauzarik onena da, inongo esfortzurik gabe irabazten duzula, lanak inora bidali beharrik gabe", esan du ironiaz. Lizarralderen literatur mundura inguratu ahala, ñabarduraz betetako idazlea aurkitzen dugu, eta batez ere, "orain arte bezala" bizi nahi duen askatasunaren maitale sutsu bat.
Galdera. Espero al zenuen Euskadi Saria irabaztea?
Erantzuna. Egia esan, orain arte errekonozimendu handia izan dut Larrepetit nobela honekin. Kritikaren Saria jaso ondoren, sekulako aipamen onak egin zizkidaten. Sari hau tartaren ginda bezalakoa izan da. Baina pozgarriena zera izan da, ez dudala aparteko ezer egin beharrik izan, nobela idatzi eta argitaratu, besterik ez.
"Gaurko euskal literaturan, mundu pertsonalagoak ikustea gustatuko litzaidake"
"Ez nuke idatziko bi hizkuntzatan, batean idazteak nahikoa lan ematen duelako"
G. Zure kurrikuluan ez dago sarien aipamenik.
E. Ez dudalako. Hamabost urte nituela, bigarren saria irabazi nuen Urretxuko sariketa batean. Duela 20 bat urte, ipuin pare bat aurkeztu nuen beste lehiaketa batera, baina ez nuen ezer irabazi. Horixe da nire kurrikulu guztia.
G. Zer egiten du zu bezalako Zumarragako seme batek Iruñea aldean?
E. Orain dela 24 urte etorri nintzen, herri txiki bateko maisua izan nahi nuelako, eta duela sei urtez geroztik, Iruñean bizi naiz. Gaur egun, Nafarroako Gobernuko euskaltegian lan egiten dut, funtzionariei klaseak emanez, eta hauxe da egin nahi dudan lana, ez baitut idazle profesionala izan nahi. Nik ez dut inoiz ameskeria hori izan, eta halaxe segitu nahi dut, eguneroko gauzak egiten. Behar dudanean, idazteko premia sentitu eta zer idatzi behar dudan garbi
ikusten dudanean, idazteari ekingo diot, beti bezalaxe.
G. Larrepetit-eko protagonistak gartzelatik ihes egindako presoak dira. Nondik nora ihes egin nahi luke Pello Lizarraldek?
E. Nik ere ez dakit oso ongi. Idaztean deskubritu nuen badaudela obsesio edo konstante batzuk, eta konstante horietako bat da ihes egin behar hori. Nik ez dakit zeri ihes egiten diodan, baina oso lotua ikusten dut nire insatisfakzioarekin.
G. Unamunok "bizitzaren sentimendu tragikoa" esamoldeaz deskribatu zuen hori.
E. Bai, horrelako zerbait izan daiteke. Momenturik zoriontsuenetan ere, beti geratu izan zait zalantzaren bat, eta zalantza horien aurrean, nobela egitea erabaki nuen, oso genero egokia baita dudak plazaratzeko, soluziorik batere aurkitu gabe, noski. Vila Matasek esaten duenez, idaztearen helburua nork bere burua ezagutzea ote den galdegiten dioten bakoitzean, berak ezetz erantzuten du. Eta galdera hau gaineratzen omen du: Zertarako balio ote du nork bere burua ezagutzeak, aldatzeko aukerarik ez baldin badu?
G. Beti ihesi ibili arren, normalean gauzarik txikienetan pausatu ohi zara literatura egiterakoan.
E. Literatura egiteko asmorik ez duenak txikiari erreparatzen dio normalean, eta horri esker, axolarik gabe aurrera egiten du, ez baitu sentitzen estiloarekiko obsesiorik edo asmo handien zamarik bizkar gainean. Agian, antiestilo hori da niri interesatzen zaidana, gauza txikiei eta asmo txikiei begiratzea, ez dakit nora iristeko.
G. Euskal literaturak horrela jokatu beharko lukeela uste al duzu, txikitik handira?
E. Nik ez dakit nola jokatu beharko lukeen, baina izugarri eskertuko nuke mundu pertsonalagoak ikustea. Barrura begiratuta, gauza txikiei erreparatuta, urrunago iritsi zaitezkeela eta unibertsalagoa izan zaitezkeela uste dut, baina ni ez naiz gauza inori aholkuak emateko.
G. Zer moduzko osasuna antzematen diozu orohar euskaraz egiten den literaturari?
E. Gora-behera asko izaten dira, baina aurten sentsazio hobea daukat aurreko urteetan baino. Dozena erdi bat liburu aurkitu ditut, nahiko gustagarriak. Hala ere, nik uste dut krisi handi samara dabilela bazter guztietan, ez bakarrik Euskal Herrian.
G. Sormenezko krisia?
E. Sakonagoa dela susmatzen dut. Irakule gisa, nik ezin dut nahi adina libururik aurkitu. Gainera, gure bidea bilatu beharrean, beste batzuek ezarritako bideetatik ibili nahi dugula ematen du. Merkatuaren ikuspegitik ere, oso zaila da zeureari eustea. Beraz, gauzak lasai hartu behar direla pentsatzen dut, literatura ez baita jende askoren bizioa.
G. Zoritxarrez...
E. Horrelako egoeran bizi gara. Nik badakit, esate baterako, irakurle gutxi batzuk ditudala, baina ez dudala inoiz liburu askorik salduko. Hala ere, konforme nago honela, literaturan dudan interes eta helburu bakarra, irakurle horiei eustea baita. Nik ez dut pretentsiorik, eta ez nago kezkatuta noraino iritsiko ote naizen, zenbat eta asmo handiagoak ezarri orduan eta handiagoa izaten baita lortzen duzun frakasoa.
G. Erdaraz idazteko tentazioa sentitu al duzu inoiz?
E. Eskatzen badidate, ez dut batere arazorik erdaraz zeozer idazteko. Honetan ez dut batere aurrejuzkurik. Nik euskaraz idatzi dut beti, hala hasi nintzelako, eta nire baitan horrela sentitzen naizelako, euskaraz idatziz. Besteek zein hizkuntza aukeratzen duten, haien kezka izango da, ez beste inorena. Gaitera, nik ez nuke nahi bi hizkuntzatan idatzi, batean idazteak lan handia ematen duelako normalean. Bakarrarekin nahikoa dut.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Festival Luces de Invierno: qué actividades se esperan y horario de los conciertos en el Zócalo de Ciudad de México
Las nuevas imágenes de Epstein publicadas por el Departamento de Justicia de Estados Unidos
Seis playas en México en donde no es seguro nadar en las vacaciones de invierno, alertan Semarnat y Cofepris
Un Barcelona de récord y líder gana al Baskonia un partido para la historia: 134-124
Lo más visto
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- La princesa Leonor realiza su primer vuelo en solitario como parte de su formación en el Ejército del Aire
- Última hora de la actualidad política, en directo | Gallardo: “Guardiola no quiso ir al debate ayer porque no podía hablar bien de lo que ha hecho a lo largo de estos dos años y medio”




























































