Axular bizirik dago
Bost mende geroago, 'Guero'-ren egileak euskal literaturari egin zion ekarpena indarrean dago idazle berrien lanetan
Dabillan harriari etzaika goroldiorik lotzen. Ur irakinean eztu uliak pausatzen. Ardurako arropari etzaika zerrenik egiten. Zuhaitz bethakorra, eztu nehork ebakitzen. Baina alferra, fauna, hutsa, bere sasoiñean jasaiten eztuena, zertarako da?'
Horrela hasten da Guero-ren pasarte bat, euskal literaturaren klasikoetan ezinbesteko erreferentzia dena. Hitz horien egilea biharko egunez hil zen, 1644ko apirilaren 8an. Lau mende inguru dira Axularrek sermoi-liburu hura idatzi zuela, baina, adituek diotenez, lanak ez du gaurkotasunik galdu; Urdazubiko idazle handiaren sorkuntza memoriaren ganbaran gordetako klasikoa baino zerbait gehiago da oraindik ere. Hain da horrela ezen askok, ezjakintasunez, ontzat ematen baitute entziklopediek erakusten diguten aurpegia -artikulu honetan ere agertzen dena- azken finean, historiako pertsonaia handi guztiek aurpegia behar baitute; ezin pertsonaia horiek imaginatu aurpegi jakinik gabe, irudi hori urte asko geroago egindako irudikapena besterik ez den arren.
Ozenki irakurtzeko moduko prosa da, ur lasterraren nahiz Missisipiren lasai ibiltzea gordetzen duen
"Axularren presentzia gaur egunean bizirik dago", dio Juan Luis Goikoetxea euskaltzainak, 1991an idazlearen estiloari buruzko azterketa lana argitaratu zuenak. Hori arrazoitzeko hainbat adibide jar daitezkeela uste du aditu honek; eta guztietan agerian geratzen da Axularren itzala. "Ikusten duzu Bergaran egiten den amodiozko gutunen lehiaketa eta aurtengo irabazleak, Iñaki Serranok, Axularren idazkera bera erabiltzen du naturaltasunez, esango genuke plagiatuta", argudiatzen du.
Gaurkatasun horren beste adierazlea Joan Mari Irigoien izan daiteke. Idazle honek Axularren estiloa hartu zuen oinarri Lur bat haratago idazterakoan. Irigoienek berak aitortzen zuenez, berarentzat benetako "deskubrimendua" izan zen Axularren lana, "orain 30en bat urte edo" irakurri zuenean. "Euskaldunok ohituta gaude esaldi laburrak erabiltzen, gure erlatiboa dela eta", azaltzen du, baina Guero irakurtzean ikusi nituen esaldi luzeak". "Orduan ikusi nuen euskara gai dela edozein gauzatarako. Hori deskubritu nuen", azaltzen du idazleak.
Estiloaren ezaugarriak
Axularren estiloa deskribatzerakoan, bi ezaugarri azpimarratzen ditu Joan Mari Irigoienek: "arnas luzeko esaldiak eta dotorezia handia". Idazlearen iritziz, pentsamenduak adierazteko estilo hori galtzen ari da, ez bakarrik euskaldunen artean, bizimodu modernoak dakarren azkar bizi beharrararen ondorioz, "XXI mendean hain azkar bizi gara pentsatzeko astirik ere ez dugula, denok horrelako joera baitugu". Hori dela eta, "pausa bat egin behar genuke pentsatzen hasteko eta parada ezinhobea izan dezakegu halako batean gelditu eta Axular irakurtzen hasten bagara".
Beraz, agian gaur egungo beste Axular batek ez luke literatur lehiaketarik irabaziko? Hain urrun iritsi gabe, bere lana aztertu duen beste idazle batek, Patxi Salaberrik, azpimarratzen duenez, "argi dago Axular bere garaiko semea izan zela".
Patxi Salaberrik Axularren estiloa aztertu zuen Axularren prosa, erretorikaren argitan liburuan. Bere hitzetan, "Axularrek esperimentatu egin zuenn euskararekin", horregatik "garrantzitsua izan berrikuntzarako egin zuen ahalegina, prosa bera baino gehiago". Ildo horretan, Axularren testuak "ozenki irakurtzeko" eginak daudela uste du, bere baitan daramaten "musikaltasunagatik", eta horrela "ahozkotasunaren efektua lortzen dute".
Baina Guero-ren egileak euskarazko prosa berritu ez ezik, itzulpenen arloan ere ekarpen handia egin zuen; azken finean, Juan Luis Goikoetxeak dioenez, "gure literatura klasikoaren zati handi bat itzulpena da; itzultze eta egokitze lan horretan trebatu zen euskara komunikazio tresna gisa, eta hor agertu zen Axular".
Axularren prosa garbiak gordetzen du bere garaian izan zuen komunikazio ahalmen handia, "ur lasterraren nahiz Missisipiren lasai ibiltze hori", Juan Luis Goikoetxearen hitzetan.
Bietatik zein aukeratu? Guero-ko beste pasarte batean egon daiteke erantzuna: 'Zein zaldi da on edo hobeago, geldirik eta alferrik bere plazerera dagoena, ala ibiltzen eta manaiatzen dena? Zein untzi, kostan dagoena, ala itsasoan dabillana? Zein ur, geldia ala lasterra?'
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.