Erabili nahi duten ikertzaileen esku ipiniko du Eusko Ikaskuntzak Jimeno Juríoren material etnografikoa
José María Jimeno Juríok esparru etnografikoan bildutako altxorra Eusko Ikaskuntzari eman zion oinordetzan haren familiak. Zientzialariak bere bizitza oparoan zehar eginiko lanaren zati bat besterik ez da, ezezagunena eta argitaratu gabea dagoena hain zuzen. Ondare etnografiko hau berrehun bat kasetek, 4.000 fitxa inguruk eta hiru karpeta handik osatzen dute. Alde batetik urte osoko egunez eguneko 4.000 fitxa osatu zituen nafarrak. Urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte zaindutegia jarraituz festaz festa herri bakoitzean ziren ospakizunak bildu zituen: ohiturak, festak, dantzak... Bestetik, karpetetan bilduta, bailaraz bailara sailkatutako materiala dago eta herri bakoitzaren deskribapenaz gain, datu folklorikoak ere bildu zituen. Azkenik grabaturiko kasete guztiak daude, 200 inguru, Jimeno Juríok 70eko hamarkadaren hasieran eginiko elkarrizketa guztien adierazgarri. "Sekulako altxorra da, egun ezin egin daitekeen lana" dio Roldán Jimeno Juríok, José Maríaren semeak. 70eko hamarkadan industrializazioa iritsi zen Nafarroara eta nekazaritza eta kultura adierazpen asko desagertzear ziren. Egoera honen aurrean, Jose Maríak hiru urte eman zituen jaiegunetan Nafarroako herrietara hurbildu eta agureekin hizketan. "Aitak bazuen jende xehearengana gerturatzeko gaitasuna, bera ere gizon herrikoia zelako" dio Roldánek. Kasete, fitxa nahiz karpeta hauetan euskaltzaleak ordu arte egin gabe zegoen eta egun, egin ezin daitekeen bilketa zehatza egin zuen. Xumetasunez idatziriko testuak, dagoeneko gehienak hilik diren pertsona apalekin solasaldiak, testigantzak, desagertu diren edo desagertzear diren usadioak, sinesmenak... hots, herri kulturaren altxorrak haien protagonista izan ziren aitatxi-amatxi guztien ahotsek kontatuak.
Eusko Ikaskuntzak Roldán Jimenoren eta Ainhoa Nievaren zuzendaritzapean dokumentazio guzti hau ikerlarien esku ipintzeko asmoa du. Roldánen aburuz "material guzti hori pikatu eta datu base batean sartuko dugu eta kaseteak digitalizatzeko asmoa dugu. Ostean, Internet sarean ipiniko dugu eta azkenik CD-Rom bat egiteko asmoa ere badugu. Lana izugarria da eta oraindik ez dakigu noiz amaituko dugun".
Sisto Jiménez Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakariordea da eta haren hitzetan "Jimeno Juríoren oinordetza jasotzea izugarrizko ohorea da gure elkartearentzat. Historialari paregabea izanik, gizatasun handiko pertsona zen eta bizi osoan eginiko lana umiltasun eta zuhurtasun handiz egin zuen. Gure betebeharra ondare baliotsu honen difusioa optimizatzea da".
Ikertuz eta aztertuz euskaltzale bilakatu zen gizona, Nafarroako Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde eta lurralde honetan erakundearen berpizkundearen bultzatzaile sutsuenetakoa izan zen. Semeak azaltzen duenez "horregatik eta elkarteak lan mota hauetan duen esperientziarengatik erabaki genuen Eusko Ikaskuntzaren esku jartzea dokumentazio guzti hau. Erabili nahi duten ikerlari eta historialarien esku jartzea da gure helburua, aitak eginiko lana nahi duenak aztertu edo jarraitu dezan".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.