_
_
_
_

Sarean kontu kontari aritu nahi duenarentzat

Santurtziko Udaleko Euskara Sailak eta herriko udal euskaltegiak Sarean kontari ipuin lehiaketa antolatu dute. Teknologia berrietan euskararen presentzia sustatu nahian abian da euskarazko ipuingintza indartzeko baliagarria izango den ekimen hau.

Ez da hau Santurtziko euskaltegiak egiten duen lehen ahalegina, aurretik ere Olentzerori gutunak lehiaketa urtero egiten baitu. Pedro Lonbide euskaltegiko zuzendariak adierazi duenez 'gutunen txapelketa abiapuntu izanik, modalitate honetan izaten ziren arazoak eta trabak ikusirik Interneten argitaratzea pentsatu genuen. Jendearentzat Santurtziko euskaltegira haien gutunazalak ekartzea arazoa izaten zen, batez ere kanpotarrentzat, eta posta elektronikoz egitea errazagoa izango zela pentsatu genuen. Santurtziko nahiz Euskal Herriko edonork parte hartu dezake horrela eta Interneten argitaratzean gainera, edonork irakur ditzake ipuinak. Era berean, zerbait serioagoa egiteko asmoa genuen eta horregatik ipuin lehiaketa hau antolatu genuen'.

Ipuin laburrak idatzi beharko dituzte parte hartzaileek, bi eta bost orrialde bitarteko luzerako idazkiak izan beharko dute. Santurtziko Udal Euskaltegiko zuzendariaren aburuz 'helburua jendea euskaraz idaztera animatzea da, eta sormen lan horiek Interneten argitaratzea, nahi duen guztiarentzat eskuragarri egon daitezen'. 18 urte beteta edukitzea eta lanak euskaraz izatea dira lehiaketa berri honetan parte hartu ahal izateko bete behar diren oinarriak. Lehiaketa, animatzen den edonori dago zuzendua eta euskaltegian bertan zabalkunde berezia eman nahi izan diote ikasleek parte har dezaten. Santurtziko udal euskaltegian biltzen diren idazki guztiak Santurtzieus web gunean izango dira irakurgai laugarren saria bozketa bidez erabakiko baita. Hartara, nahi duten guztiek ipuinak irakurtzeko eta bozketa egiteko aukera izango dute.

Lanak igortzeko epea maiatzaren 20an zabalduko da eta hilaren 31n itxi. Irabazleak 350 euro sakeleratuko ditu, bigarren saria 300 eurotakoa izango da eta hirugarren eta laugarren sariak 200 eurotakoak. Azkeneko saria irakurleek emandako botuek erabakiko dute.

Euskaltegiko zuzendariaren hitzetan 'lehiaketa hau arrakastatsua izango dela ziur gaude, ez dugu zalantzarik. Jendeak parte hartzea espero dugu, harrokerietan erori gabe beti ere. Lehenengo edizioa izanik, arrakastatsua bada, hurrengo urteetan agian kategoria berriak edo txapelketa berriak gehitu ditzakegu. Gustatuko litzaiguke baina ikustear dago oraindik'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_