Haur etorkinak euskaraz ikasten
Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak D ereduan haur etorkinei harrera egokia egiteko egitasmoa prestatu du
Euskal Autonomia Erkidegoko nahiz Nafarroako herri eta hiri ia guztietara etorkinak iritsi dira, jaioterri anitzetatik gure herrian bizitzeko asmoz. Euskal Herrian azken urteetan etorkin kopurua izugarri hazi da: marokoarrak, txinatarrak, bulgariarrak nahiz senegaldarrak bizi dira gure artean. Hauen seme-alabek kolore eta kultura anitzen aberastasun etxeak bilakatu dituzte gure eskola eta ikastolak. Haur bakoitzak ordea, egoera berezi bat bizi du; sendiak izaten dituzten arazoez gain, herri eta kultura arrotzaren hoztasuna jasotzen dute ikastetxeetan, haien iragana eta ohiturak ez ditu inork ezagutzen, ezta errespetatzen.
2000/01 kurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoan 2.966 ikasle atzerritar matrikulatu ziren eskola publifikatu eta kontzertatuetan. Hauetatik % 11k D ereduan eman zuen izena. Nafarroan berriz, 1.667 haur matrikulatu ziren bi ikastetxe mota hauetan. Ikasle guzti hauen integrazioa bultzatzeko asmoz, Sortzen, Nafarroako sare publikoko D ereduko zentroak biltzen dituen elkarteak, Ikasbatuaz Euskal Autonomia Erkidegoko elkartearekin batuz, D eredura hurbiltzen diren haurrei harrera egokia egiteko egitasmoa garatu dute. Sortzenek, duela 8 urte eratu zen elkarteak, euskal eskola publiko berriaren alde lan egiten du eta berria den heinean, integratzailea izateko helburua du.
2000/01 ikasturtean EAEn 2.966 haur etorkin matrikulatu ziren, %11 D ereduan
'Nafarrok euskaraz ikasteko eskubidea dugu, eta etorkinek ere, nahi badute'
Etorkinak D eredura hurbiltzeko asmoz, Nafarroako Sortzen elkartea lanean hasi zen duela bi urte. Ernesto Delas Sortzen elkarteko gurasoen lehendakariaren hitzetan 'Nafarroan, euskararen normalizaziorantz jo nahi badugu, ezinbestekoa dugu etorkinak kontutan hartzea. D eredura ikastera etortzen diren etorkinak integratzen laguntzea izan behar dugu helburu. Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen dugu eta etorkinak ere nafarrak dira nahi badute behintzat'. 2002ko urtarrilean lan honen fruitua den idazkia argitaratu zuten eta sare publikoko D eredua duten zentroetara bidali dute, ikastetxe hauetako kontseilu eskolarrak onar dezan. Egitasmo honetan ikastetxe bakoitzak erronka berri honen aurrean egin behar duena eta izan beharko duen jokaeraren inguruko gomendioak jasotzen dira. Ikasturte hasieran egiten den aurkezpenean haurrak nondik datozen, haien kulturaren berri eta ezaugarri nagusiak aipatu behar dira. Beste kulturetako egun seinalatuak aipatu eta azalduko dira, beti ere giro positibo batean emango delarik. Honen helburua gelakideek etorkinaren ohitura eta baloratzen ikastea da, era berean ume etorkinak bere burua baloratua senti dezan. Bestalde, gurasoek ere eginbehar garrantzitsua beteko dute egitasmo honetan. Haien artean ere harreman zuzena bultzatuko da eta guraso etorkinek haien egoera azaltzeko aukera izango dute. Sortzen elkarteak garatu duen egitasmoa Nafarroako 30 ikastetxeetara bidali du eta onartzen denean abian jarriko da hiru eta lau urteko haurrekin. Ostean Euskal Autonomia Erkidegora hedatzeko asmoa dute Ikasbatuaz elkartearekin duten akordioaren bidez. Oraingoz, ordea, ez da proposamenik edo araurik iritsi ikastetxeetara eta etorkin ugari diren eskoletan, irakasleek ahal dutena egiten dute. Honen adibide argia Donostiako San José eskola da, ikasleen %90a etorkinak baitira.
Etorkinen %70 inguru eskola publifikatuetan matrikulatzen bada ere, ikastola kontzertatuek ere erronka berri honi aurre egin behar diote. Meltxor Artetxe Ikastolen Federazioko prestakuntza arduradunaren aburuz 'etorkinei harrera egokia egitea, arazoa baino, erronka berri bat da guretzako'. Etorkinen arazoa gizarte osoaren erantzuna behar duen erronka da. Eskola integrazio atal garrantzitsua da Meltxorren ustetan baina ez da bakarra. 'Aurre hezkuntzako adinean sartzen diren umeekin ez da arazorik izaten, ez dute hizkuntza eta pedagogia aldetik arazorik izaten. Noraeza ordea, eskolatzea berantiarra denean dugu'. Ez euskaraz, ez gazteleraz ez dakiten haurrekin komunikazioa minimoa izaten da eta honen aurrean, giza harrera egokia oso garrantzitsua da ongi sentitu daitezen. Horretan dabiltza, ahaleginean behintzat.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.