_
_
_
_

Euskal izen guztiak biltzen dituen liburua argitaratu dute

Euskaltzaindiak Euskal Izendegia. Ponte izendegia. Diccionario de nombres de Pila. Dictionare des prenoms lana kaleratu du aste honetan. Liburuak 2.264 izen jasotzen ditu, horietatik 834 gizonezkoenak eta 1.430 emakumezkoenak. Egileek Jose Maria Satrustegik aurretik egindako beste hiru izendegiak izan dituzte oinarri lan berri honetan. Horiei azken urteotako ikerketen emaitzak gehitu dizkiete zerrendak egitearakoan.

Lanaren egileak Patxi Salaberri Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta Mikel Gorrotxategi Akademiako Onomastika Batzordeko idazkaria izan dira. Argitalpenak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren babesa izan du.Liburua arau-emalea da, Euskaltzaindia baita Euskal Herrian izenak arautzen dituen erakundea.Era berean, Euskal Herritik kanpo euskal izenak erroldatzeko erreferentzia izango da.

Aurrekoen aldean testu berriak dakarren berrikuntza nagusia izen bakoitzari buruzko azalpen laburra da. Hala, izenen jatorria, historia eta aldaera onargarriek osatzen dituzte zerrendak.Horrekin batera, zenbait proposamen berri biltzen ditu, horien artean baselizak, mendiak eta leku izenak. Euskal izenen historia, liburua egiteko erabilitako irizpideak eta legediari buruzko atalek osatzen dute lana.

Izenak bost azpiataletan sailkaturik daude: euskal jatorrizko izenak (Eneko, Andere, Otsanda,...); Europako tradiziotik sortutakoak (Peru, Monika, Frantsiska,...); santutegiak (Ainhoa, Iratxe, Leire,...); Sabino Aranak asmaturikoak (Kepa, Miren...), eta aspaldi honetan erabiltzen hasi diren toponimo eta hitz arruntak (Oihana, Saioa, Ibai,...). Informazioa euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez agertzen da.

Lanabesa

Liburuak bi helburu ditu nagusiki: erroldetan euskal izenak erregistratzeko tramiteak arintzea eta gurasoentzat izenak aukeratzeko lanabesa izatea. Izan ere, zenbait izen euskaldun erregistratzerakoan arazoak izaten dituzte gurasoek, horien zuzentasun gramatikalari buruzkozalantzak sortzen baitira batzutan. Aurrerantzean liburu hau izango da arlo honetan erreferentzia bakarra. Hau da, ez da beharrezkoa izango Euskaltzaindiaren ziurtagiria aurkeztea aukeratutako izena zuzena dela egiaztatzeko.6.000 ale argitaratu dira eta gehienak erregistro zibil eta bake epaitegietara bidaliko dituzte.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Aurrerantzean Administrazioak 'tresna eraginkorra' izango du, liburuaren aurkezpenean Anjeles Iztueta Justizia sailburuak azpimarratu zuenez. 'Euskal izendegialan bikaina da', gehitu zuen Iztuetak, 'lan garrantzitsua euskararentzat, herritarrentzat, familientzat eta Justizia Administrazioarentzat', lanaren helburua euskarazko izenen normalizazioa bultzatzea baita.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_