_
_
_
_
Reportaje:GAIAK | GAIAK

Aspaldiko testigantza biziak

'Pastoraletan guztia da zoragarria: jantziak, kantak, musika, hitza...'

Herri ekimena, idazleen lan mardula, kantak, festa eta arbasoen kulturari fideltasuna. Osagai hauek guztiek bat egiten dute Zuberoako pastoraletan, ikuskizun itzel eta bizietan. Itzelak herritarrek borondatez eta gogoz antolatzen dutelako, biziak koloreak eta kantak nagusi direlako.

Uda honetan zorteko daude pastoral zale eta zuberotarrak, bi baitira taularatuko diren ikuskizunak. Jean Louis Davant euskaltzainak idatzitako Xiberoko Makiak, Söhuta herriarena bata; Roger Idiart apaizak eta euskal idazle eta kantugileak moldatutako Etxahun Iruri, Zalgize eta Iruri herriek jokatuko dutena bestea. Xiberoko Makiak uztailaren 15ean eta 21ean antzeztu dute söhutarrek eta Jean Louis Davant egilearen iritziz harrera ezin hobea izan du. 'Eguraldiaren gorabeherak zirela eta beldur geunden baina azkenean arrakastatsua izan da. Ikuskizuna gozatzera hurbildu zirenak oso pozik ikusi nituen eta ni ere oso zoriontsu sentitzen naiz lortutako emaitzekin'.

Zalgizen eta Irurin

Etxahun Iruri pastorala Zalgize eta Iruri herriek taularatuko dute uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean. Roger Idiart apaizak gorazarre egin nahi izan dio Pierra Bordazarre (Etxahun Iruri) olerkariari, idazleari, gizonari. 1979. urtean hil zen Etxahun Iruri baina bere espiritua bizirik dirau Iruri herriko karrika eta zelaietan.

Roger Idiart 23 urtez Zalgize eta Iruri herrietako parrokoa izan da, hamabi urtez adiskide izan zuen Iruri eta berak egin zuen olerkariaren hileta. Sentimenduz eta oroitzapenez jositako pastorala da. 'Parisen bizi diren zuberotar batzuk Iruriren inguruko pastoral bat egitea proposatu zidaten baina bere emazteari ez zitzaion ideia hura asko gustatu, bizirik omen zuelako senarraren galtzea. Urte batzuk geroago eliztarrak hurbildu zitzaizkidan ideia berarekin eta animatu nintzen. Han eta hemen galdezka ibili eta gauza asko jaso nituen. Etxahun Iruri ezagutzeko aukera izan nuenez bere pertsonaren islada gardena egiten ahalegindu nintzen', diosku bikarioak.

Ildo honetan haren izaera dakar gogora, 'Etxahun gizon alaia zen, festa eta lagunak maite zituena. Bestalde, malenkoniatsu kutsua ere bazuen, erromantikoa. Gizon ona, goxoa eta atsegina zen, ez zitzaion etsairik ezagutzen'. Igandean estreinatuko den pastoral hau dibertigarria izango dela iragarri digu egileak, 'Herritarrei testua aurkeztu nienean ez zuten zalantza izpirik azaldu eta aspergarria ez zela suertatuko berehala konturatu ziren'. Ohitura da pastoral bat herri bakarrak atontzea, baina Iruri eta Zalgize txikiak direnez, elkartu egin dira ikuskizuna aurkezteko, maiz gertatzen omen da hau. Guztira 85 bat aktorek hartuko dute parte (bi herrien artean 350 inguru biztanle dira). 'Nondik demontre ateratzen dira hainbeste aktore? Zoragarria da!' galdetzen dio Idiartek bere buruari.

Aspaldiko testigantza da pastorala, Erdi Aroko azken mendeetara bidaiatzera gonbitea egiten digun ikuskari herrikoia, zoragarria eta ederra Jean Louis Davanten aburuz, 'Pastorala ederra da bere aspektu guztietan, jantziak, kantak, musika, hitzak, guztia da zoragarria'.

Kanpoan taularatzen da, belardi edo zelai baten gehienetan eta uda garaiko egun eguzkitsuak aprobetxatzen dira honetarako. Jatorri erlijiosoa du, ongiaren eta gaizkiaren betiereko gatazka irudikatzen dute herritarrek. Onak askatasunaren aldeko gudariak lirateke, kristauak. Gaiztoak edozein zapalketaren lagunak, turkoak. Tartean Zeruko Indarrak ere badaude eta momentu lazgarrienetan hauek onen alde egingo dute borroka. Indar bakoitzak ate berezia du eszenatokiko mihisean eta bertatik jalgitzen dira aktoreak, herritarrak. Historiako gertakari eta bizipenak taularatzen ohi dira eta azken urteetan gainera askotariko gaiak gozatzeko aukera egon da.

Jean Louis Davantek makiak ekarri ditu gogora Xiberoko Makiak bere azken lanarekin. 1944ean bederatzi urte zituen Davantek eta maki batekin egin zuen topo, oroitzapen hura indarrez mantendu duela aitortzen du euskaltzainak, 'haur bat besterik ez nintzen basoan maki bat aurkitu nuenean. Alemanak gertu zebiltzan ala ez galdetu zidan eta txunditurik gelditu nintzen, Robin Hood iruditu zitzaidan eta horrek izugarri markatu ninduen'.

Legazpian iaz taularatutako Mirandaola pastorala.
Legazpian iaz taularatutako Mirandaola pastorala.JESÚS URIARTE

Euskara, kezka handia

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_