_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Meatzaritzaren aztarnen bila

Aiako harrietan dauden meategiak Euskal Autonomia Erkidegoan zutik daudenen artean aberatsenak

Aiako harriak dira Gipuzkoako zaharrenak, orain dela 300 milioi urte sortutakoak. Harri horien barru barruan daude, hain justu, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan dauden meategirik baliotsuenak, gureganaino iritsitako ondareari dagokionean. Historia aurretik, burdin aroan, erdi aroan edota erromatarren garaian, ustiatu izan zirenak.

Orain Aranzadi zientzia elkarteak aztertu eta erakusketa batean bildu ditu XIX. eta XX. mendeetan zehar Aiako harrietan meategi ustiaketak utzitako aztarnak.

Erakusketa, Natura, geologia eta meatze ondarea Irunen, Irungo Amaia kultur zentroan maiatzaren 6a bitartean izango da zabalik.

Bertan Aiako harriak mendia orain dela 300 milioi urte sortu zela ikasteaz gain, burdina, beruna, zilarra edota kobrea Bidasoa behea inguruan garai batean topatutako mineralak direla jakingo dugu. Eta jakingo dugu, baita ere, zer nolakoa zen meategietako lana eta meategietako funtzionamendua. Edota zein garraio sistema martxan jarri ziren lurraren barrutik ateratako minerala inguruko portuetaraino garraiatzeko.

Irungo Irugurutzetako labeen ingurua museoa bihurtu nahi du Aranzadi Zientzia elkarteak

Bertan topatutako tresnak

Paneletan eskainitako informazioa, meategietan erabilitako lan tresnekin -bagonetak edota meatzariek erabilitako mailuak, zapatak, eta abar- bertan topatutako mineralekin eta argazki zahar zein berriekin tartekatzen da. Irungo Meaka auzoan -bertako toponimian ere arrasto utzi du iharduera ekonomiko honek- meategietako labeak zutik diraute, Irugurutzetako labeak.

Labe bateria benetan interesgarria da eta Euskal Autonomia Erkidegoan zutik dagoen onena Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadi Zientzia elkarteko idazkariak dioenez. Zirkulu eta karratu itxurako plantadun labeak, piramide-enbor formakoak edo kono-enbor formakoak, harri-hormaz edo adreiluz eginda dira Irugurutzetakoak eta munduko bigarren gerra arte erabili zirenak.

Agirrek zera dio: 'XIX. mendean etortzen dira Ingalaterratik eta Frantziatik konpainia handiak Aiako harrietako minerala ustiatzera garai hartan burdina zen batez ere ustiatu zutena, zilar pixka bat ere ustiatu bazuten ere. Mineral horiek beste materialekin nahasita eskaintzen ditu naturak eta minerala garbitu egin behar da. Hori labeetan egindako lana da. Behin minerala garbitu eta gero erabiltzeko moduan Frantzia eta Ingalaterra aldera exportatzen zuten'. Horixe da Irungo meategietan joandako azkeneko bi mendeetan egindako lana eta askok memorian gorde dutena nahiz Irundik kanpo jende askok Irun beste iharduera ekonomiko batzuekin lotzen duen.

Irungo historian bere kokapenak garrantzi handia izan duela azaldu du Juantxo Agirrek. 'Irunek bere ekonomia bide sareen inguruan gauzatu izan du, merkataritza, garraioa eta muga eta behar bada guzti horrek Aiako harrien inguruan zegoen beste lan iturri hura estali du. Baina Gipuzkoan Aiako harria da meategi aldetik inguru garrantzitsuena, ez Irungo aldean bakarrik baizik eta Lesaka eta Oiar-tzun aldean ere. Baina gelditzen diren aztarnarik garrantzitsuenak Irunen gelditu direnak dira'.

Somorrostroko meategiak jende gehienak ezagutzen ditu, ez ostera Irun ingurukoak.

Honi buruz Juantxo Agirrek hauxe dio: 'Natura aldetik askoz hobeto kontserbatu dira Irungo hauek, Aiako harria berez granitoa da, duela 300 milioi urte sortutako mendia da, baina minerala ez zen Somorrostrokoa bezain ona. Hemen minerala tratatu egin behar zen exportatu aurretik produktiboa izateko'.

1996. urtean Irugurutzetako labeak erabat utzita zeuden. 'Orduan Kutxaren laguntzaz auzolandegiak antolatu genituen bertan. Egin genuen lehenengo gauza garbiketa izan zen landaretza guztia kendu eta hartu behar ziren datu guztiak hartu genituen. Patrimonioa agerian utzi genuen eta, nolabait esateko, radiografia egin'.

Irunen gelditutako multzo osoa berreskuratzea da Arantzadi zientzia elkartearen asmoa. Eta inguruarekin lotuta berreskuratzea da asmoa, Aiako harria parke naturalaren sarrera bertan kokatuz. Baina lehen lehenik bertan topatutako patrimonioa berreskuratu egin behar da.

Irungo meategi honek bere alde kokapena dauka, hiritik eta komunikazio bidetik oso gertu baitago. Eta bere alde daukan bestea zera da, bilduma guztia (galeriak, garraio sistema, bederatzi labe eta langileen etxeak) batera dagoela.

Museoa bihurtzeko ezin hobea da hau guztia. Honi gehitu behar diogu lur jabeek lurrak Udalari eskaintzeko borondatea dutela.

Irungo Amaia antzokian dagoen erakusketa.
Irungo Amaia antzokian dagoen erakusketa.JESÚS URIARTE

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_