Poesia, bere osotasunean
Ekitaldi eta argitalpenak
Eraikin ederra da Zarauzko Sanz Enea kultur etxearena, dotorea benetan. Eraberritua, hil honetan Fernando Millán egileari eskainitako erakusketa batek, Las escrituras materiales izenekoak, agurtzen zaitu sartu bezain pronto. Eraikinak dituen bi solairuetan, haur liburutegiarekin batera, liburutegi nagusia eta hemeroteka jasotzen dira. Poesiari, aldiz, sotoan, erdi ezkutatuta bezala, egin diote bere lekutxoa. Olerti Etxea izena eman diote eremuari, eta olerkia ardatz, besteak beste, errezitaldi, erakusketa, hitzaldi eta egileei eginiko elkarrizketak antolatzen dira.Pixkanaka-pixkanaka, oztopoak gaindituz, gauzatzen joan den proiektua da Olerti Etxearena. "Jaio eta handik bi egunera otu zitzaidan ideia hau", dio erdi brometan Leopoldo Zugazak, Olerti Etxearen arima denak. 1998tik aurrera, ordea, Zarauzko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Fundazioa eta herritarren laguntzari esker, jarri zen martxan. "Olerkia ezagutzera ematea da gure helbururik nagusiena", zehazten du Zugazak, "baina olerkiaren kreazio nahiz irakurketak neurri berean kezkatzen gaitu".
Bulego eta erakustareto banaz osatzen da Olerti Etxearen eremua. Erakustaretoan datozen bi hilabeteotan ikusgai izango den erakusketa prestatzen ari ziren ostiralean; euskal egile eta editoreen lana jasotzen duen bilduma literarioarena, hain zuzen. Bulegoa, berriz, txikia da, poesia liburuek guztiz hartu dutena.
Ohiko errezitaldiez gain, era guztietako ekimenak dituzte eskuartean Olerti Etxean. "Gure lana ez da olerkira bakarrik mugatzen", dio Zugazak, "eta horregatik, literatura bere osotasunean lantzen dugu". Gainera, antzerkia, zinema eta musikari ere leku egiten zaie asteartetan.Antolatzen diren ekitaldien artean, aldiz, idazle bati eginiko elkarrizketa da arrakasta handia izan duena. Felipe Juaristik jada Jorge Arangüés eta Joan Mari Irigoien elkarrizketatu ditu, eta ostiralean, José Fernández de la Sota poeta bilbotarrak Mari Feli Mariezkurrenaren galderei egin beharko die aurre. Zugazaren esanetan, hala ere, "arrakastaren kulturan" bizi gara. "Idazlea ezaguna bada, aretoa gainezka egoten da; bestela, ez. Mitomaniak indar handia du tamalez, arrakasta balioaren ispilu izan ez arren".
Olerti Etxearen babesaz ere argitalpen bat baino gehiago topa daiteke. Literatura. Agiriak & Idatziak (Jean-Baptista Dasconaguerre eta José de Manterolari eskainita) eta Zubizabal dira horietako batzuk. Urtean zehar argitaratutako obren zerrenda osatzeaz gain, berehala euskaraz idatzitako poesiaren bildumari ere ekingo zaio.
Zugazaren ustez, "poesiak ez du inoiz egun duen oihartzunik izan". Hala ere, berak ez du lo hartzeko asmorik: "Gazteak gureganatzea da orain lortu behar duguna", gaineratzen du.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
¿Cuándo es el último día para comprar un décimo de Lotería de Navidad?
La exconcejal del PP de Navalmoral de la Mata que denunció al alcalde: “Ni se adoptaron medidas ni se ofrecieron soluciones”
Ca7riel y Paco Amoroso anuncian un parón en su carrera el mismo día en que iba a salir su nuevo disco: “Nos dejamos llevar por un nivel de éxito que no supimos manejar. Pedimos perdón”
Última hora de la actualidad política, en directo | 122 votantes de los 124 afectados por el robo en Correos ya han podido votar en Extremadura
Lo más visto
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- La princesa Leonor realiza su primer vuelo en solitario como parte de su formación en el Ejército del Aire
- La Justicia archiva la causa contra una diputada del PSOE por pedir el voto en Facebook el día de las europeas




























































