Chiapasi laguntzeko haur opera bat antzeztuko dute Bilbon eta Getxon, bi GKE-en babesarekin
Musikak eta elkartasunak elkarri bostekoa eman diote. Opera abestuz lagunduko diete Chiapas-ko haurrei Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako haurrek. Noeren arka Benjamin Britten konpositore britainiarraren lana antzeztuko dute Getxoko Kultur Etxean eta Arriaga Antzokian, igande honetan eta apirilaren 9an hurrenez-hurren, Operaren opariaz, herriek bat lelopean. Batzen den dirua San Cristobal de las Casas-en Munduko Medikuak eta Hegoari Adi GKEak bultzatzen ari diren bi proiekturi laguntzeko izango da: musika eskola bat eraiki eta bertako emakumeek erabiltzen dituzten ehundegien tradizioa berreskuratzeko.Eta zergatik ez erietxe bat egiteko? Hori galdetzen zaienean zalantza izpirik gabe erantzuten dute proiektuaren bultzatzaileek. "Musika eta osasuna estu loturik daude", azaldu du Nerea Ahedo Euskadiko Munduko Medikuak-eko koordinatzaileak, "hango indigenek gustuko dute musika egitea, eta osasuna zentzu zabalean ulertu behar da. Gainera badaukagu ospitale bat Chiapas-en".
GKEko ordezkariaren iritziz, errazagoa da "proiektuarekiko atxikimendua" lortzea norberaren "berezko esparruan" lan egiten denean; hori dela eta, egoki jo zuten musika eskola bateko ikasleek musika eskola bat egiten laguntzea. Ehundegiek, aldiz, ez dute batere zerikusirik musikarekin, baina bai ostera maia herriaren antzinako tradizioekin. Hain zuzen ere, herri horretako emakumeek erabiltzen dituzten "gerriko ehungailuak" berreskuratu nahi dituzte ekimen honen bidez. "Lurrean jezartzen dira, ehun zati bat gerrialdean lotuta dutela. Antzinatik horrela egin dute. Lan horren bitartez dirua irabazten dute familia mantentzeko. Beraz, bi helburu garrantzitsu batzen dituzte, haien kulturaren atal bat berreskuratzen laguntzen baitiegu", Ahedok dioenez.
"Oso ilusionatuta"
Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako haurrek joan den abenduan estreinatu zuten Getxo eta Bilbora eramango duten opera. Hilabete askotako lanari probetxu handiagoa atera nahian jo zuten bi GKEetako kideengana. Arriagan jo behar zutela jakin zutenetik haurrak "oso ilusionatuta" daudela aitortzen du operaren zuzendariak, Iñaki Lagos irakasleak. "Arazoak izaten ditut kontzentrazioari eutsi diezaioten lortzeko; horrelako antzoki batean abestea gutxi balitz, animaliak eta zazpi metroko arka sartzen ikusten dutenean oraindik ere gehiago asaldatzen baitira", dio Lagosek.
Ekimen honen bitartez musika hezkuntza eta lan pedagogikoa uztartu dituzte, hasieratik emanaldien helburua zein zen azaldu baitiete musikari gazteei. Inés Parbole Musika Eskolako zuzendariaren esanetan, "gure lanak beste herrialde bati laguntzen dio, eta aldi berean, gure operak zabalkunde handiagoa izango du". Guztira, 130 lagunek parte hartuko dute emanaldietan. Bartolome Ertzillako ikasleekin batera, Durangoko Bogorobitsie eta Mallabiko koroak arituko dira.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.