Selecciona Edición
Conéctate
Selecciona Edición
Tamaño letra

Taldearen eraketa

Arlo asko ukitzen dituenez, atal bakoitzeko arduradun bat dago: linguistak eta informatikariak. Izen guztien artean, Eneko Agirre, Iñaki Alegria, Xabier Arregi, Xabier Artola edota Kepa Sarasola aurki ditzakegu informatikarien aldetik, eta Izaskun Aldezabal eta J.M. Arriola lan linguistikoen arloan. Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeriotik diru-laguntza jasotzen dute. Gainera, Baionako Hizkia taldea, Maryland-eko Unibertsitatea edota Elhuyar-ekin ere kolaboratzen dute. "Gure ikerketak beste batzuetan oinarrituta daude eta mundu mailan egiten diren kongresuetan aurkezten eta kontrastatzen ditugu. Mugimendu handia dago hizkuntza minorizatuen inguruan eta horretan guk jarraitu dugun estrategia eredu gisa erabil daiteke", dio Díaz de Illarrazak.

MÁS INFORMACIÓN

Etorkizunari begira egitasmo ugari daukate: Internet-erako tresnak, hiztegien erabilera errazteko tresnak, itzulpen automatikorako laguntzak edota Gramatika zuzentzaileak, besteak beste.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Viernes, 10 de marzo de 2000