_
_
_
_

Bonaparteren lanei buruzko edizio kritikoa osatu dute

Luis Bonaparte printzeak euskalkiei buruz idatzi zituen liburuen inguruko edizio kritikoa osaturik dago. Aste honetan aurkeztu ditu azken bost liburukiak Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak. Lan berriek Behe-Nafarroako euskalkiaren bi azpibarietateak (mendebaldekoa eta ekialdekoa) eta zubererari dagozkion idazkiak jasotzen dituzte. Rosa Miren Pagola izan da argitalpenen zuzendaria.Liburukiek hiru atal dituzte: euskalkiaren sistema grafikoa eta banaketa geografikoa, eta testuen egileei buruzko aipamen laburra duen katalogoa; Bonapartek berak jasotako material guztia; eta testuen azterketa linguistikoa.

Baigorri eta Lapurdiko azpi-euskalkiak ere ageri dira lanotan; mendebaldeko Behe-Nafarroako euskalkiari eskainitako liburukian hain zuzen ere. Bertsoak, dotrinak eta ebanjelioaren itzulpenak biltzen ditu atal horrek.

Ekialdeko behenafarrerari eskainitako liburukietan, berriz, aurretik jasotako testurik ez zegoen azpieuskalkietan idatzitako lanak berreskuratu dituzte. Garaziko euskalkiari dagokionez, olerki eta testu erlijiosoak jaso dituzte gehienbat.

Liburuki hauekin Luis Bonapartek bildutako lanei buruzko informazioa jasotzen duen bilduma osatu dute. Printzeak idatzitako lanak "euskalkiak ikertzeko ezinbesteko altxorra" dira, egileen esanetan. Lana egiteko erabili diren testuak Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako foru artxibategietan daude gordeta.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_