_
_
_
_

Zaharra denaren balioa

Iruñea eta Donostiako eskolak, kultur ondarearen aldeko kontzientziaren lekuko nagusiak

Gauzak erabili eta botatzeko ohitura nagusituz joan da aspaldidanik gure kulturan, baina horren aldean zaharberritze eta zaintzaren balioztatzea ematen ari da azken urteotan ere. Aintzinako ofizioekin lotura zuzena duen ikasketa prozesu bati jarraiki, Iruñea eta Donostian eskola pribatuak martxan jarri dira urreztatzea, marketeria edo arte merkatua zer den gertutik ezagutu nahi dutenentzako, eta Euskal Herriko Unibertsitateak zaharberritzea Arte Ederretako Fakultatean irakasten du.Hurrengo ekainean bukatuko ditu ikasketak Iruñeko Escuela de Restauración y Anticuario izenekoan diharduen lehen promozioak, hiru ikasturteren buruan. Artisautza eta ezagutza teorikoak batzen dituzten ikasketak dira hauek, pixkanaka-pixkanaka galduz joan den ofizioaren ideia berreskuratu nahian.

Unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren artean dagoen hutsunea bete nahi dutela dio eskolako zuzendari eta irakaslea den Mónica Camposek. "Alderdi akademikoari garrantzia handia ematen diogu, eta, horren adierazgarri, eskolan irakasle diren profesionalen maila altua da". Euren borroka handienetako bat, momentu honetan, diru laguntzak lortzean datza, ikasleei erraztasunak eman ahal izateko, eta tituluaren homologazioa ere nahi lukete. "Lortzen dugun bitartean, badakigu Iruñeko antikuarioek behintzat gure ikasleen prestakuntzari balioa ematen diotela, batzuk jadanik beraiekin lanean baitaude", dio Mónicak.

Irakaskuntza bi arlotan banatuta dago. Alde batetik, errestaurazio atalak jorratzen dituena, batik bat gazteei zuzendutakoa eta goizeko eskolatan ematen dena, hiru urteko iraupenarekin, eta bestetik, arratsaldeko kurtsoetakoa. Pertsona helduak dira kurtso hauetara hurbiltzen diren gehienak: antikuaritza, arte merkatua, bitxien balioztatzea, enkante katalogoak.

Camposen esanetan, aitzinean zegoen sentsibilitatea galdu egin da gauzak erabili eta botatzearen kulturan murgilduta gaudelako, "baina pixkanaka altzariak eta gauza zaharrak gorde eta errekuperatzeak duen balioaren kontzientzia berpizten ari da. Gu, zentroan, birziklapena ulertu arazten saiatzen gara, eta ez bakarrik gauza zaharrekin, baizik eta baita material berriekin ere".

Eskolako zuzendariak dionari jarraiki, pieza bat zaharberritzeko momentuan irizpideak aukeratzean datza errestaurazioaren gakoa, "erabiliko duzun lan metodoa eraikiz gero ezin baituzu atzera egin, eta askotan aurkitzen ditugu aurretik gaizki egindako zaharberritze lanen arrastoak, konpontzeko benetan zailak gertatzen direnak".

Ikasketak ekainean amaituko dituztenen lan aukerak anitzak dira, Camposen esanetan. "Norberak bere tailerra ireki dezake, autonomo gisa, baina gainera Nafarroan badira bost zaharberritze enpresa eta Iruñean bakarrik, 30 antikuario denda".

Donostiako Iroa institutuan ere zaharberritzea lantzen dute, egurra eta altzari zaharrena konkretuki. Iruñekoa bezala, zentro pribatua da hau ere, eta hiru urtetako ikasketak burutu daitezke bertan Egurra eta Altzari Zaharraren Mantenu eta Zaharberritze titulua lortzeko.

Askatasun sentsazioa

Marta Casla Iroako irakasle eta zuzendariak dioenez, lanbideen mantentzea "oso garrantzitsua da, eta zaharberritzearen arloan bereziki Europar Batasunak badaramatza hainbat urte lanean, batik bat kultur ondarearen kontserbazioa indartzeko. Bertako erakundeak ere jabetu dira, eta guk adibidez laguntza jasotzen dugu beraien aldetik".

Ekainean hirugarren promozioak burutuko ditu ikasketak Iroan, altzariaren historia, zaintze irizpideak, egurraren biologia, tapizeria, altzari birziklatzea eta beste hainbat alderdiren ezagutzarekin. "Zaharberritzea ikastera datorrena bere aiton-amonengandik jasotakoari balioa ematen dakien norbait da", azaltzen du Caslak. Bestalde, lanbide gisa duenarentzat askatasun handiaren sentsazioa ematen duela dio. "Erretaula batetan lanean bazaude, argi dago ezin izango duzula etxera eraman, eta horrek mugi arazten zaitu, monotonia saihestuz. Gainera, ezagutza maila minimo bat lortutakoan, pieza bat begiratzearekin nahikoa duzu gauza asko jakiteko, eta profesionalen arteko harreman nahiko berezia dago".

Europatik, gomendioak

Europar Batasunak gomendio batzuk prestatu ditu artisau eta enpresa txikien lana bultzatzeko. Gomendio hauen ildo nagusiak ondorengoak dira: artisauaren imajina birbaloratzea, ondarearen gain egin beharreko lan eskaintzatan artisauaren prestaketa baloratzea, artisautza esparruko enpresentzako antolaketa eredu berriak bilatzea, zaharberritze lanen finantziazioa bultzatzeko iniziatiben garapena eta alorraren garapen jasangarria eta enplegua bultzatzea.Irizpide nagusi hauen barne artisau lanbide eta ikasketen garrantzia azpimarratzen da, unibertsitate eta zientzi mailako prestakuntzari gero eta garrantzia handiagoa ematen dion gizartean. Gainera, ondare kulturala zaharberritu eta zaintzea bultzatzea gomendatzen da, Europako herri ezberdinetako artisauen arteko harremanari arreta berezia eskainiz eta artisauaren enpresa ideia indartuz bere lana gaur egungo panorama egokitu asmoz.

Europa mailako behaketa erakunde bat sortzea ere proposatzen dute, zaharberritzeari lotutako artisautza lanbideen eboluzioa jarraitzeko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_