Oteiza: "Intolerantea naiz intolerantziaren aurrean"
Jose Luis Merino idazle eta kritikoak, Kutxaren eskutik ziurrenez, Jorge Oteiza eskultoreari eginiko hamaika elkarrizketa biltzen dituen liburua argitaratuko du hemendik gutxira. Solasaldi guztiak Joseba Sarrionaindia, Ramón Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Hasier Etxeberria, Felipe Juaristi, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Xabier Amuriza eta Arantxa Urretabizkaiak euskaratu dituzte. EL PAÍS-ek Igerabidek itzulitakoa aurreratzeko modua du gaur. "Intolerantziaren aurrean, intolerante hutsa" dela dio Oteizak, eta eskultorerik onena izateaz, "ez zait pitorik inporta", azaldu du, "ez zait interesatzen onena edo txarrena izatea, baizik eta izatea". Heriotzaz, "sarri, nahiago nuke hilik banengo, baina gauza asko dut egiteko. Astirik dudanean, orduan hilko naiz", dio.


























































