_
_
_
_

Maisuen bidean jarraitzen dute gazteek

J. Ernesto Ayala-Dip

Euskarazko musikaren alorrean, azken aldi honetan literatura eta musika lotzen berrienak, guk dakigula behintzat, Mikel Markez eta Pako Aristi dira. Ildo horretan esan daiteke maisuek jorratutako bideari jarraitzen ari zaizkiola gazte batzuk. Eta maisuek beraiek ere jarraitzen dute zenbaitetan. Mikel Laboa dugu, beste behin ere, horren lekuko, oraindik ere egiten baitu horrelakorik. Hain zuzen ere musika Joseba Sarrionaindiaren testuekin osatutako musika ikuskizuna aurkezten ari da, hainbat herri eta hiritan, hitzak irakurtzen dituen beste taldekide bat lagun duela. Benito Lertxundi bera ere zenbatetan ikusi eta entzun izan dugu lan hauetan, esate baterako, musikazko koltxoi baten gainetik testu literarioak errezitatzen. Sarritan olerkiz osatutako "intro" dotoreak erabiltzen ditu hurrengo kantuen arteko zubitzat hurrengo doinua aurkezteko. Beraz ezkontza hau ez da berria gure artean. Dena den sekula ez du izan orain adinako indarrik. Hau lehendik egin den edo ez galdetuta, Joseba Tapia trikitilariak zera erantzuten du: "Bai noski, lehen ere bai, askotan.... Baina garrantzitsuena ez da zer formatutan egiten den lan hori, baizik zer esan nahi den eta nola". Testu literarioak eta musika uztartzea gustuko duela dio, behin baino gehiagotan beste lanetan horrelako nahasketarik erabili duela gehituz. Joseba Tapiak Koldo Izagirre idazlearen testuak erabiltzen ditu sarritan. Beste horrenbeste egiten dute Bide Ertzean-ekoek Otamendireki. Talde horrek Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin egiten du lan. Etxe horretako arduraduna den Joxe Felix Azkarate-ren iritziz kasualitatea izan da hori. Naturaltasuna Azkarataren hitzetan, "era naturalean gertatu da, literatur nota hauek kaleratzearena, musikariekin harreman bat duzu, proba berriak egiten dituzte, guk zuzeneko emanaldi batzuk antolatuz laguntzen diegu, eta hurrengo pausoa diskoa egitea". Jende askok horrelako testuak entzutea gustuko duten arren, horrek ez du esan nahi produktua komertziala denik. "Jakin badakigu formula honek ez duela beste batek adinako ukitu komertzialik, ez duela saltzen ez dakit zenbat. Baina hori ez da dena, zorrak direla eta Martutenera eramaten ez gaituzten bitartean", dio. Beraiek baino lehen beste talde askok antzeko bidea aukeratu dutela aitortzen du, horien artean Lorelei, Piztiak eta Zazpi Eskale aipatuz. Eta hau beste muturrera eramanda "koltxoi musikalen" gainean testuak irakurri edota buruz botatzea, inprobisatzea, blues, jazz eta soul-aren historiatik ere badator, eta gaurko gazterik "modernoenek" ere egiten dute halakorik. Honen erakusgarri dira rap munduko MC edo master of ceremony direlakoak. Azken batean, horixe egiten dute beraiek ere, doinuaren gainetik gainean historia edota istorioak kontatu. Musikaren gainean hitz egin. Hitzak musikatu. Literatur notak sortu.

Más información
Musika eta hitzaren ezkontza

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_