_
_
_
_
Reportaje:

Musika eta hitzaren ezkontza

Zein da hitzaren lekua gaur egungo musikan? Talde eta bakarlariek garrantzirik ematen al diote atal horri? Musikaren historia luzean jarrera desberdin eta zenbaitetan kontrajarriak izan dira. Nola ez bestela. Nazioartean Frank Zappa dugu horietako jarrera edo korronte baten adibide. Zappak beti esaten zuen hitzik gabeko musika zuela gustuko. Soinu gordin eta gardenari hitza gehitzen zionean "frustratua" sentitzen omen zen. Horren azalpena ere ematen zuen sarritan eta bere buruarengan "gaitasun falta" sumatzen zuela aitortzen zuen. Hau da, bere burua musikaz bakarrik baliatuz komunikatzeko gai ikusten ez zuenean erabiltzen zuela hitza. Hala ere Zappa jauna lasai egoteko moduan zegoen, ondorengoek bezalaxe bera baino lehenagokoek ere izan zuten hitzaren beharrik musika kontuetan eta, baita handi-handienek ere gainera Gugandik gertuago Paco Ibañez dugu kontrako iritziaren adierazgarri. 1967an kaleratu zuen lehen diskoa Ibañezek. García Lorca eta Góngoraren testuak erabili zituen lan hartan. Geroztik beste hainbat disko aurkeztu ditu aita valentziarra eta ama euskalduna duen kantariak. Bide luze horretan sona handiko idazle eta olerkariak izan ditu lagun, batzuk aipatzearren, José Agustín Goytisolo (1994an "La voz y la palabra" izeneko ikuskizuna eraman zuten batera Europa eta Ameriketako eszenatokietara), Blas de Otero, Jorge Manrique, Rafael Alberti, Antonio Machado, León Felipe, Espronceda eta Ruben Darío. Hitza eta musikaren arteko harremana aztertzerakoan hainbat galdera egin diezaiokegu gure buruari. Adibidez, nola erabiltzen dira hitzak? Noiz esan daiteke soinuak eta musika mezu bera igortzen dutela? Zenbatetan ulertzen dugu talde eta bakarlari ingeles, finlandiar, edota afrikarrek kantatzen dutena? Zer garrantzi ematen diogu guk hitz horri? Testua ulertu gabe, aditzen al dugu abestiaren mezua zein den? Ezer komunikatzen al digu hitz ulergaitzez jantzitako musika horrek? Bai ezta? Testuak zer dioen ulertu gabe, abestien mezuak sumatzen baldin baditugu. Oztopoak Euskaraz ari diren musikarien kasuan beste galdera batzuk gehitu daitezke zerrenda horretan. Haietako batzuek diotenez, ezin dituzte Euskal Herriko mugak gainditu hizkuntza dela eta. Komunikazio falta horren zergatia hizkuntza bera ote den itauntzen diote sarritan bere buruari musikari askok. Ildo horretan, abeslari euskaldun askok sarritan entzun behar izaten dituzte "lastima da horrelako musika ona egin eta hizkuntza zail horretan kantatzea" edota "zergatik ez duzue musika bera hizkuntza ulergarri batean egiten" bezalako esaldiak. Benetako arazoa ulertzea ote? Baina ulertu zer? Hitzek diotena edota musikak dioena? Kataluniako rock talde batzuekin zera gertatzen zaigu: ez dugu hitzen esanahia ulertzen, ezta musika egiteko modua ere. Kasu horretan hitzek ez dute aparteko garrantzirik, musika da ulertzen ez duguna, beste hainbat eta hainbat herritako musikariekin gertatzen zaigun bezalaxe. Ez al da antzekorik gertatzen euskal musikariekin Euskaditik kanpo?. Hori argitzea ez litzateke lan erraza. Beste baterako utziko dugu. Baina "musikazko hitzez" ari garen honetan, euskal musikan historikoki hitzek izan duten pisua nabarmendu beharra dago. Urteetan ez dugu arinkeriarik onartu arlo horretan. Pisudun hitzak dira hemen kontsumitzen direnak, azaleko testuek ez dute balio. Gaia edozein dela ere, barneko zerbait, sentimendu bat, egoera sozial edo politiko bat, zerbait adierazteko beharra izaten dute musikariek. " Guretzat musikak ere helduleku bat behar zuen, eta jarrera politikoa izan zen bezala beste edozein eduki izan zitekeen", diote Hemendik At taldeko kideek. Xabier Montoia musikari eta idazlea da, beste gauza batzuen artean, eta asko bereizten omen ditu literatur hitzak eta pop abesti baterako idazten dituen testuak. Lehenak asko lantzen ditu. Pop abestiak egiten dituenean, berriz, gai "arinagoak" aukeratzen ditu hitzak idazteko orduan. Nahita egiten du hori, estilo horretan hitzen paperari buruzko bestelako iritzia baitu. Ildo horretan, esate baterako, Bob Dylanek eta honek rock-ari ekarritako testu luze eta landuak ez ditu batere gogoko. Musikari honen iritziz, estiko honetan hitzek "arinagoak" izan behar baitute.Gai honetan, beste askotan bezala, zenbat buru hainbat aburu.

Más información
Aitzindarien arrastoan
Maisuen bidean jarraitzen dute gazteek

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_