Literatur bidaia aberasgarria
Anjel Lertxundi (Orio, 1948) hainbat genero lantzeagatik nabarmendu da bere ibilbide luzean. Kazetaritzan aritzeaz gain, nobelak, ipuin bildumak, saiakerak eta beste testu mota anitz jorratu ditu. Oraingoan, haur eta gazte literaturako obra bat eskaintzen dio irakurleari Alberdaniak argitaratu berri duen bere Lehorreko Koadernoa-n. Liburu honekin literatur bidaia baten proposamena egiten du, fikzioa eta errealitatea erabat uztartuz. Eleberria ez da guztiz fizkioa. Orain dela sei urte Lertxundi Zarauzko hondartzatik zebilen bere eguneroko paseoa ematen. Itsasoak hondarretan utzitako arrastoekin, urak ekarritako hondakinekin, egiten zuen topo etengabe. Bat-batean, botila bat ikusi zuen zaborren artean. Kortxoa kendu, botila zabaldu, eta paper bat agertu zitzaion. Mezuak, Hego Amerikako mapa baten gainean, Uruguain kokaturiko altxor baten berri ematen zuen. Pata de Palok sinatuta zegoen, 1900. urtean. Errealitate honi helduta, eta idazle gaixo bat pertsonaia nagusitzat hartuz, fikziozko istorioa eraikitzen du. Nobelako idazlea mezuarekin obsesionatzen da. Pata de Palo nor den jakin nahian ikertzen hasiko da. Pairatzen duen gaixotasunak Hego Amerikako herrialdeak zeharkatzea galerazten dio, baina hori ez da oztopoa berarentzat: egilea bere irudimenaz doa altxorraren bila. Lehorreko Koadernoa haur eta gazteei dago zuzendua. Hala ere, erakargarria izan daiteke helduentzat. Hizkuntzaren erabilera, nobelaren estruktura berezia -98 atal desberdinetan banatua-, eta egileak pasarte historikoei jartzen dien ikuspegi bereziak, osotasuna ematen diote testuari.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.