Literaturaren bide luzetik jarraitzeko bultzada
Gudaoste ametsak ipuinak Fernando Morillo azpeitiarraren ametsei erantzuna eman zien orain dela bi aste. Idazleak espero ez bazuen ere, Donostia Hiria Literatur Saria lortu zuen 49 hautagairen artean: 700.000 pezeta eta bultzada izugarria literaturaren bide luzean patxadaz jarduteko. Bere testuan eratutako gogoetek eta gizakiaren izaeraz idatzitako erreflexioek epaimahaia liluratu zuten. 24 urteko idazle honek beharrezkoa dauka idaztea. "Nire burua etengabe ari da lanean", dio egileak. "Eta batez ere agobiatua nagoenean ekin behar diot". Fernando Morillo Filosofia eta Kimika ikasketak egiten ari da UNEDen. Beharbada horregatik gai oso desberdinak lantzea gustatzen zaio. Lehengo ostiralean Caf-Elhuyar zientzi dibulgaziorako bigarren saria lortu zuen bere bostgarren edizioan. Morillori gustatuko litzaioke idazteaz bizitzea. "Badakit oso zaila dela", adierazi du. "Ameslaria naiz baina badakit nola doan mundua". Hala ere gogor saiatuko dela dio. Ez dauka inongo mugarik gaiei dagokienez. "Fisikatik hasita literaturaraino doana interesatzen zait". Fernando Morillok dioenez 1998. urteko udan hasi zen buru belarri idazten. Gramatikako liburu bat erosi, testu batzuk aztertu, eta bere irudimenaren laguntzaz ipuinak asmatzeari ekin zion. Bere lanak emaitza izugarriak ekarri dizkio oso denbora gutxian. Irailetik urtarrilara sei-zazpi bat sari lortu ditu. Irabazi izan ez balitu ere idazten jarraituko lukeela esan du. "Niretzako irrika da". Antzerkia Fernando Morillo gogor saiatu zen Donostia Hiria Literatur Saria eskuratzeko lehian. Azalpen logikorik ez badago ere, izugarrizko jaitsiera jasan du euskarazko narrazioaren modalitatearen lehiaketak. Iaz 67 ipuinek parte hartu zuten; aurten, berriz, 49 hautagai besterik ez dira aurkeztu. Antzerki atalean, ostera, alderantzizko joera nabaritu da edizio honetan. 12 lan aurkeztu dira -10 iazko lehiaketan- 1.200.000 pezetako saria lortzeko asmoz. Javi Cillero itzultzaile bilbotarrak irabazi zuen Uztailaren laua, Renon lanarekin. Narrazio honetako gai nagusitzak jo ez badaiteke ere, Estatu Batuetarako euskal emigrazioaren gaia agertzen da bere lanaren atzean. "Cillero-ren obrak", ezan zuen Xabier Mendigurenek epaimahaiaren izenean, "Iparramerikako gaurko dramagintzaren influentzia dauka". Eta bere hitzak argitzeko Sam Shepard eta David Mamet aipatu zituen. Hau ez da Cillerok lortu duen lehenengo saria. Orain urte batzuk Lizardi Saria eskuratu zuen haurrentzako ipuinen atalean bere Eddy Merckxen gurpila-ri esker. 1994. urtean Erein argitaletxeak argitaratu zuen lan hura. Geroztik itzulpengintza aritu da gehienbat.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.