_
_
_
_

Uribe eta Urdangarinek gaur irekiko dute 'Poemak eta kantak'

El País

Bilbo Zaharra Forum-ek ez dirudi atseden hartzeko asmorik duenik. Oraindik ez da amatatu pasa den azaroan eskaini zizkiguten Poesia eta Poemak jardunaldi arrakastatsuen oihartzuna, eta dagoeneko aurkeztua dute hurrengo bi ekitaldien egitaraua. Poemak eta Kantak du izenburutzat oraingoak, eta gaur eta datorren eguenan, otsailaren 12ean, burutuko dira, beti bezala Euskaltzaindiaren areto nagusian, Bilboko Plaza Berrian.

Poeten hitza, irakurria ez ezik, kantatua, entzuna izan da gure oraindik oraintsuko tradizioan, eta baita gaur ere. Euskal Herriko kantariek (ez dago zerrenda jarri beharrik) plazetan, diskoetan eta abarretan zabaldu izan dituzte, eta zabaltzen diraute sentsibilitate modernoa adierazten duten letrak, hitzak. Eta hala, hitza da ekitaldiotako protagonista, errezitatzaileen eta kantarien ahotsetan.

Poeten hitz kantatua eta entzuna izango da protagonista Bilbo Zaharra Forum-en

Bilbo Zaharra Forum, azkenaldian, literatura eta musika kantak uztartuz ari da antolatzen bere ekitaldiak. Saio barnerakoiak eta, batez ere, hurbilak landu nahi dituzte. Egitasmoaren funtsa da poeta eta musikaria elkartu, eta harreman horretatik sortzen den giro bereziaz gozatzeko aukera eskaini. Batzuetan bikote artistikoa osatua dago aurrez, eta bien arteko konplizidadea iragarria da. Beste batzuetan, aldiz, Forumak berak elkartzen ditu poeta eta musikaria, eta halako performanceak ustekabe bikainak gertatzen ari dira.

Gaur, otsailak 5, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinen txanda izango da. Bi artisten arteko harremanaren errepaso moduko bat egitea da euren asmoa. Nola ezagutu zuten elkar, nola sortu zuten lehenengo kanta elkarrekin, nola joan ziren New Yorkera, nola jaio ziren Bar Puerto eta Zaharregia, txikiegia agian...

Bar Puertok kontakizun bat eta hamahiru kantu biltzen ditu. Hirian bizi den gizon bat sorterrira itzultzen da, eta bertan bizi izandakoen testigantza jasoko du: arrantzale gazte eta zaharrak, Afrikako etorkina, arrastean lan egitera etorritako galiziarrak, gerran kartzelan jaiotako emakumea... Zaharregia, txikiegia agian" bidaia baten ondorioz jaio zen. 2003ko martxoan New Yorkera egindako bidaiaren ondorioz. Hala ere, altxorra aurkitzeko ez da urrun bilatu behar, nor bere baitan dago eta.

Otsailaren 12an, berriz, Itxaro Borda eta Pier Paul Berzaitz dira gonbidatuak. Zuberoako tradizioa, eta Zuberoako zapore modernoa, betidanikoa eta betirakoa. Oreka samur eta delikatua helburu, sentiberatasuna akuilu, aspaldiko emozioak, olerkiak, kantak eta ametsak, garaikide bilakatuz. Arnaut Oihenart olerkariaren kalitate eta humanismo nabarmenak. Horrela, zuberotar tradizioaren iraunkortasunaren aldeko lana ekoitziz, euskal kulturaren arragoari etorkizun izpiak dakarzkiote.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_