_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Euskarazko katea berriak

Ibaizabal Telebistak Interneteko emisioak hasi ditu TDTra jauzi egiteko zain - Sarean antzeko ikusentzunezko proposamenak aurki daitezke

Bilbok euskara hutsezko hedabide berria estreinatu du Interneten: Ibaizabal Telebista. Momentuz, boluntariotzan oinarritutako ekimena da, baina urte amaierarako Saretik TDTra jauzi egitea espero dute, Ibaizabal Telebista era digitalean eta irekian emititzeko bokazioaz sortua baita.

Ibaizabal Telebista eratzeko lehen aurrerapausoak duela bi urte eman ziren. Telebista digitalen egoera erregulatzeko 19/2006 Dekretuaren onarpenaren ostean, Hamaika Telebista eta Ibaizabal Mendebaldea kultur elkarteek Bilbo Handirako Ikus Entzunekoak izeneko enpresa abiarazi zuten, Bilbon euskara hutsezko telebista digitala bultzatzeko asmoz.

Ildo honetan, kate berriaren sorrera ofiziala 2008ko amaierarako aurrikusita dago, "baina digitala iritsi arte Interneten lehen urratsak ematen hastea erabaki dugu", azaldu du Ainhoa Markinenek, Ibaizabal Telebista egiten duen boluntario-taldeko kideak.

Ekimen honen aurretik, duela lau urte euskaraz.tv emititzen hasi zen

Hala eta guztiz ere, Ibaizabal Telebista ez da Interneten ikusgai dagoen euskarazko telebista bakarra. Sarean aurki daitezkeen aukera desberdinen artean, www.euskaraz.tv nabarmen daiteke. Euskarazko telebista hau 2004ko martxoan sortu zen, Proyeccion komunikazio taldeko Gerardo Fernandez Llanaren zuzendaritzapean.

Lau urte beranduago, 500 internauta inguruk bat egiten du egunero euskaraz.tv-rekin. Jone Martinez programatzailearen hitzetan, "gure ikusentzuleak 25 eta 50 urte tarteko euskaldunak dira nagusiki, baina badira euskara ikasten ari direnak eta munduan barrena bizi diren euskaldunak ere".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Euskaraz.tv-ko atalik ikusienen artean, Martinezek bideo hitzaldiena azpimarratu du. "Bertan, gaurkotasunari eta aktualitateari loturiko gaiak lantzen ditugu oroz gain", esan du.

Sarean aztarrika ibiliz gero, telebistatzat definitu ezin diren euskara hutsezko beste ikusentzunezko topagune batzuk ere idoro daitezke.

Eusko Ikaskuntzaren Euskonews aldizkari elektronikoaren hamargarren urteurrena dela eta, webgunean hainbat elkarrizketa irakurtzeko aukeraz gain, solasaldiak ikusi eta entzuteko parada ere eskaintzen dute media.euskonews.com helbidean.

Azkenik, Euskaltube.com deritzon You Tube atariaren euskarazko lehengusu txikiak bildu duen bideo kopuru handia ere nabarmendu behar da.

Bilbo aldeko telebista sortu berriaren programazioari dagokionez, gaurkotasunari lotutako erreportaje eta elkarrizketekin batera, musikak ere merezi duen tartea izango du Ibaizabal Telebistan, kontzertuak eta musika-taldeei buruzko informazioa barne hartuz.

Ibai eta Zabal txotxongiloek, bestalde, haurrentzako emankizunak gidatuko dituzte, eta luze gabe, gazteek ekoitzitako emanaldiek eta Bilbo metropolitarrean gertatzen den guztiari buruzko agendak ere berezko tokia izango dute euskara hutsezko komunikabide berri honetan.

Egun, Ibaizabal Telebistako taldea zortzi pertsonek osatzen dute, eta aisialdirako dauzkaten denbora-tarteez baliatu ohi dira ekimena aurrera ateratzeko. Grabaketak, edizioak eta teknikari lanak egiten dituzte eta ikaste prozesu betean murgilduta daude.

Datozen hilabeteotan, programazio egonkorra antolatzea izango da hurrengo urratsa. Horretarako, Ibaizabal Telebistako lantaldeak ondo gogoan izango ditu ikusentzuleek igorritako iradokizun eta materialak. "Gizarteak sortutako egitasmoa den heinean, edukiak eta programazioa antolatzeko orduan auzo guztietako bilbotarrak inplikatzea da gure nahia", adierazi du Markinezek.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_