Hamabost zauri 'revisited'
Zu bezain ahul ipuin liburuan amodioaren inguruko 15 kontakizun bildu ditu Karmele Jaio idazleak (Gasteiz, 1970). Narrazioak laburrak dira oso, eta gehienetan momentu berezi eta larri bat kontatzen da, protagonisten bizitzan oroigarri gerta daitekeena. Atsegin handiz irakurtzen da liburua, erraz eta ahalegin handirik gabe, egilearen idazteko modua ere halakoxea delako, zalua eta malgua, beti ere iradokizuna bilatzen duena.
Gai baten inguruan osotzen diren diskoek bezala, liburu honek ere gai nagusi bat bilatzen du: maitasuna, edo maitasunaren galera, edo bere azpitik, denborak gizakiengan utzi duen usaina. Urteak pasatu dira eta garai baten maite izan ziren pertsonaiak berriro aurkitzen dute elkar eta denborak elkarrengan egin dituen ziztadak entzuten dira: "Abuztuaren amaierako gau batez ikusi zuen azkenekoz, duela hamabost urte baino gehiago". Eta denborak ez du gupidarik sentimenduekin.
Kontakizunetan bi edo hiru dira pertsonaia nagusiak. Eta gehienetan, pertsonaia nagusiak bikotearen parean mugatu ohi dira: emakumezkoa eta gizonezkoa. Horrela Karmele Jaioren ipuinek ere plano bitan izaten dute bere jarraipena. Kontrajarpenean oinarri dira: lehena/oraina, dena/izan daitekeena, nahia/ezina.
Plano biotan baina, narratzaileak, edo egileak, beti asmatzen du irtenbide bat. Irakurlea konturatuko da zenbat errepikatzen den kanpora begiratzeko ekintza ipuinotan. Lehen ipuinekoak hoteleko leihotik begiratuko du, kaleko argiei begiratzen die bigarreneko protagonistak, eta supermerkatuko propagandak emango dio ihesbidea azken ipuineko pertsonaiari. Begiradak fokalizatzen duen elementu hori pertsonaiaren egoeraren metafora bihurtzen da maiz, eta horixe da ipuin bilduma honetan lortu den eginkizun nagusia.
Liburua ongi moldatua da. Eta ipuinen artean ere badira batasun hariak. Objektuek berebiziko indarra hartzen dute sentimenduen komunikatzaile gisa, eta estrategia horretan trebea da egilearen eskua. Eta tragedia puntuaren marrazketan berezia da Karmele Jaioren idazkera.
Zu bezain ahul. Karmele Jaio. Elkar. Donostia, 2007. 129 orr. 12,50 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.