Haurtzaroa ikusgai
Eskola Museoaren funtsak Kastrexanan erakutsiko dira behin-betiko egoitza aurkitu arte
Euskal Eskola Museoa errealitate bihurtzeko bidean da. Hogei urteko azterketa eta bilketa lanen ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila proiektuari behin-betiko kokapena aurkitzeko ahaleginean dabil. Bien bitartean, Barakaldoko Kastrexana auzoko eskola zaharrean, Euskal Eskola Museoko funtsen erakusketa iraunkorra inauguratuko da irailean.
Euskal Eskola Museoa eratzeko asmoa II. Euskal Mundu Biltzarraren haritik planteatu zen duela 20 urte. "Bilboko Euskal Museoak eskola materialen erakusketa xume bat antolatu zuen orduan, eta handik igaro ziren adituek honelako materialak bildu eta balioztatzeko premia azpimarratu zuten", gogoratu du Pedro Olabarria Txasio proiektuaren egungo koordinatzaileak.
"Orain arte, 500 liburu eta 1.500 objektu, mapa, altzari eta tresna bildu ditugu"
Hurrengo pausoa Eusko Ikaskuntzak eman zuen 1998an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Eskola Museoari buruzko proiektua aurkeztu ziolarik. Handik gutxira, herriz herri eskola material zaharrak aurkitu eta leku seguru batean biltzeari ekin zioten.
Azkenik, duela bost urte, Hezkuntza Sailak proiektua bere gain hartu eta bi irakasle liberatu zituen bilketa lanean jarrai zezaten. "Zoritxarrez, eskoletan gertatzen diren leku premiak direla eta, altzari eta ikasmaterial asko zakarrontzira joan dira denboraren poderioz, baina oraindik badaude berreskuratzeko moduko altxorrak eskola zaharretako biltegietan eta baserri askotako ganbaretan", ziurtatu du Txasiok.
Orain arte han-hemenka idoro dituzten liburuak, koadernoak, idazmahaiak, arbelak eta gainerako tresna, altzari eta ikasmaterial guztiak Lasarte-Oriako Zamaburu ikastetxean eta Bilboko Artatzu Goikoa auzoko eskolan gordeta daude.
"Dagoeneko, 500 eskola liburu baino gehiago eta 1.500 altzari, mapa, hormirudi, mikroskopio, multikopista, idazmakina eta abar bildu ditugu", azaldu du Euskal Eskola Museoaren koordinatzaileak, kultur ekipamendu honen garrantzia nabarmenduz.
Material horietako batzuk zenbait udal eta kultur erakunderen aldi baterako erakusketak osatzeko erabili izan dituzte, hala nola, Abertzaletasunaren Agiritegiaren Habla en cristiano, Gernikako Bakearen Museoaren Espainiako Gerra Zibila eskola liburuetan edota Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak Ondarroan, ekainaren 3an, Euskal Eskola Publikoaren XVI. Jaiarekin bat eginez apailatu zuen Antzinako eskola materialen erakusketa, besteak beste.
Aldi berean, Euskal Eskola Museoaren bultzatzaileek Estatuko eta Europako herrialde desberdinetan abiarazi dituzten era honetako beste ekipamendu batzuk bisitatu dituzte hemengo egoerara ongien egokitzen diren irizpideak zehazte aldera. Galizia eta Huescako museo pedagogikoak, Rouen, Ljubljana eta Zagrebeko eskola museoak eta Londres eta Albaceteko haurtzaroaren museoak dira Euskal Eskola Museoa osatzerakoan gogoan hartu dituzten ereduetako batzuk.
Ildo honetan, hezkuntzaren bilakaera islatzen duten eskola materialak ez ezik, Euskal Eskola Museoak XX. mendeko jostailu bilduma zabala ere osatu du, "lehengo eta oraingo haurren munduari buruzko ikuspegi zabala eskaintzeko asmoz", zehaztu du Txasiok.
Hortaz, jostailu edo ikasmaterial zaharrak zakarrontzira botatzeko asmotan dabiltzanei, museoari dohaintzan emateko gonbitea luzatu die. "Horretarako, aski dute 943202748 telefonora deitu edo emaila pedro.olabarria@berritzeguneak.net helbidera bidaltzea", esan du.
Gaur egun, eraikina omen da Euskal Eskola Museoa abian jartzeko falta den pieza bakarra. "Guk Oñatin jartzea nahi genuke, bertan sortu baitzen lehenengo euskal unibertsitatea XVI. mendean, eta aldameneko Bergara herrian, Errege Mintegia berrehun urte geroago", argitu du proiektuaren koordinatzaileak.
Horretarako pausoak ematen dituzten bitartean, Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Museoko funtsen erakusketa iraunkorra inauguratuko du irailean Kastrexanako eskola zaharrean, Barakaldoko Udalaren lankidetzaz.
Eskolako ate nagusian, Escuela de barriada de Vizcaya-Bizkaya'ren auzo-ikastola irakur daiteke axuleiuz egindako XX. mende hasierako errotulu batean, garai hartako Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek irakaskuntza herririk txikienetara hedatzeko egin zuten ahaleginaren lekuko gisa.
Debekuen lekuko
Euskal Eskola Museoak atal berezia eskainiko die euskara irakaskuntzan txertatzeko ahaleginei, herriz herri bildu dituzten euskara hutsezko 80 eskola libururen bitartez.
"Gogoan hartzeko modukoa da gerra aurreko aldundiek euskarazko testuliburu erakargarriak argitaratzearen alde egin zuten apustua", azpimarratu du Txasiok. Ahalegin haren emaitzatzat jo daitezke Txomin ikasle, Xabiertxo, Lutelestia eta Zenbakistia, besteak beste.
Gerra galduta, Frankismoak goitik behera debekatu zuen ikasgeletan euskara erabiltzea, Kardaberazek XVIII. mendean eta Barandiaranek XIX.ean jasan behar izan zuten eraztun salatzailea bezalako zigor neurriak zabalduz.
Eskola publikoetako zapalkuntza egoera horren aldean, ikastolek hizkuntzarekiko atxikimenduari eutsi zioten ezkutuka eta askotan elizaren gerizpean. Urteetako eskasiari aurre eginez, 70eko hamarkadan, Saioka testuliburu bilduma sortu zen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.