_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Euskal 'bartleby' bat

Enrique Vila-Matasen arabera, ezetzaren literaturaren ordezkariak lirateke bartlebyak, kontzientzia literario oso zorrotza eduki arren (edo horregatik, hain zuzen) literatur munduan ikusgarri izateari utzi diotenak, are argitaratzeari eta idazteari uko eginez. Vila-Matasentzat Robert Walser (1878-1956) da idazle bartlebyen paradigma: zenbait nobela eta testu labur argitaratu ondoren, 1929an eroetxe batean ospitaleratu eta idazteari utzi zion guztiz. Alabaina, bere garaian bat ere arrakastarik izan ez arren, Walser egile kanonikotzat jotzen da egun.

Guk baditugu gure bartlebyak, eta horietako batez idatziko dut gaur, bartleby paradoxiko batez: Karlos Linazasoroz (Tolosa, 1962). Paradoxikoa diot, Linazasorok ez diolako ez idazteari, ez argitaratzeari utzi -oraindik behinik behin-. Are gehiago, euskal idazle oparoenetakoa dugu: 1991n Eldarnioak bere lehenengo liburua kaleratu zuenetik, eta haur eta gazte literaturakoak alde batera utzita, hemezortzi liburu eman ditu argitara, ipuin eta poema liburuak batik bat.

Linazasoro, ordea, idazle ia "sekretu" bat da, apenas saltzen duena eta gutxiren ahotan dabilena, zale amorratu urri batzuenean ez bada; kontuan hartuta egun, literatura liburuak idaztea baino gehiago dela -batzuetan, izan ere, "gehiago" hori da hain zuzen literaturatzat hartzen dena: irudiaren lanketa, aurkezpenak, birak eta adierazpenak, hitzaldiak eta errezitaldiak...-, ia-ia bartlebytzat jo daiteke soilik idazten jarduten duen idazlea, are gehiago eleberriaren generoa lantzen ez badu.

Linazasoro badago, gainera, Walserrekin harremanatuta. Egia da Linazasorok jasan duen konparaketa ohikoena Kafkarekikoa dela. Baina nik esango nuke Linazasororen testuek, oro har, angustia kafkarra baino, ezinegon moduko bat transmititzen dutela, Walserrenek bezala: gure munduaren gaineko begirada aldi berean ironiko eta haluzinatua. Prosa laburrerako joera, bestalde, oso walsertarra da -Kafka nobelengatik da ezagunago, ordea-; izan ere, Walser hobea da prosa laburrean luzean baino, eta bere "nobelatxoak", Jakob von Gunten adibidez, gehiago jo daitezke ipuin edo pasarte bildumatzat, sensu stricto nobelatzat baino.

Idazteko konpultsioa eta obraren oparotasuna da, halaber, biek konpartitzen duten ezaugarria. Diotenez, egile baten obra oparoegia eta lanen kalitatea alderantziz proportzionalak dira, eta horren adibide argiak ikus ditzakegu gure inguruko literaturetan, eta baita gurean ere. Baina ez da, inondik ere, Walserren kasua, ezta Linazasororena ere: uste dut oparotasun hori dela, berriro ere paradoxikoki, bien lanaren kalitatearen berma. Antza denez, Walser krisira eta, azken batean, eroetxera eraman zuen kausetako bat ipuinak argitaratzen zizkion Berliner Tageblatt egunkariko zuzendaritzaren eskutitz bat izan zen, zeinetan aholkatzen baitzitzaion, arren, sei hilabetetan zehar ezer gehiago ez idazteko; Walserrek ezin izan zion inposatutako lehorraldi horri aurre egin, eta handik denbora batera heriotzara arte luzatuko zen isiltasunari eman zion hasiera.

Walserrek, Linazasorok bezala, ihes egiten zion espektakuluari eta nabarmentzeari. Harreman sozialetarako zeukan abilezia eskasa izan zen, dirudienez, hark Berlinen arrakasta ez erdiesteko arrazoietako bat; Suitzako jaioterrira itzuli behar izan zuen burumakur. Walserrek zioen bezala, "beti faltatu izan zait santutasunaren aureola. Soilik horrekin lortzen da literaturan arrakasta. Edozein heroismo, pazientzia eta estilo horretako gauzen zantzua, eta eskura dago arrakastarako eskailera... Niri errukigabeki begiratzen zait, naizena naizelako. Horregatik ez nau inork serioski hartzen". Ez, Walser ez zen ez heroi ez santu, edo ez zuen itxura hori ematen -egungo literaturan itxura da gakoa-. Gu bezalakoa zen Walser, eta gu bezalakoa da Linazasoro, heroismorik eta santutasunik gabeko idazle bat, deboziorik eta kofradiarik gabekoa, eta hori da literatur sistemak barkatzen ez diona, nonbait, bartleby bitxi bat izatera kondenatuz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Linazasororen azkeneko lana, Diotenez izenburuko mikroipuinen bilduma, kalean dago jada. Nire aholkua: joan dendara, erosi eta irakurri. Bihur dezagun liburu salduenetako bat. Izorra diezaiogun denon artean Linazasorori horren mimo handiz eraikitzen diharduen Linazasororen inguruko mito bartlebytar/walsertarra.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_