_
_
_
_
Gaiak

Lisabök rock esperimentazioaren aldeko apustuari eutsi dio bosgarren diskoan

Abangoardiako proposamenek ez dute oihartzun handirik izaten hedabideetan, ezta salmenta-kopuru handirik eskuratzen ere musikaren merkatuan; hala ere, etengabe ari dira sortzen gehien jorratutako bideei muzin egin eta esperimentazioaren alde apustu egiten duten artistak. Bide horixe hautatu zuten Lisaböko kideek duela bederatzi urte, Irunen, taldea sortzea erabaki zutenean, eta apustu horri eutsi zioten Bonberenean Ezlekuak bosgarren diskoa grabatzerakoan.

Lan berria soinu trinko eta zaratasu samarraz horniturik dago; post rock etiketarekin definitu izan den hori. Hobeto gozatzeko, honako oharra txertatu dute diskoaren barrualdean: "Soinu elektrikoago bat lortzeko goratu goi-erregistroak zure hi-fi sisteman". Horrela probetxu handiagoa aterako diete entzuleek erritmo-aldaketei, gitarra-elektriko nahaspilatuei eta oinarri erritmikoei; horriek guztiek Maite Arroitajauregiren txeloaren kontrapuntu gozoa dute, tresna hori estudioan besterik erabiltzen ez badute ere. Arroitajauregi eta Martxel Mariskal idazlea dira taldearen kolaboratzaile nagusiak. Standarden antzera, boskote honek bi bateria erabiltzen ditu.

Ezlekuak Bidehuts etxearen lehen diskoa da, eta CD eta binilo euskarrian iritsiko da dendetara, disko konpaktua opari daraman edizio berezi batean; zigilu hori Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeek sortu dute. Lisabören aurreko diskoak Acuarela madrildarrak eta Esan Ozenki Records eta Metak etxeek kaleratu zituzten; bi diskoetxe gipuzkoarrok ateak itxi behar izan zituzten diskogintzaren krisia tarteko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_