_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Bolivia, ispiluan

Hilabete batez Hegoamerikatik ibili ondoren, Estatuaz mintzatu nahi nuke, hauetako Estatu batez, Boliviaz, bereziki. Egungo Estatu soziala, Estatu liberala,krisian dago, eta egitura eta administrazio publikoaren antolaketa berria beharko luke. Estatu liberalak, jakina, ekonomia kapitalistaren ondorio izan ziren, baina oinarrizko eskubideen bermea ere bere gain hartu zuten. Bere sistema politikoa, instituzionala eta estrukturala krisian sartu dira, gobernu-sistema osatzeko beharrezko partehartzeari eta ordezkaritza demokratikoaren erronkari muzin eginez.

Boliviaz ari naizenez (Boliviako ispiluan begiratzen dut geure aurpegia ikusteko) garbi ikusten da hauteskunde garaian herritar guztiek ez daudela, ezta urrutik ere, baldintza berdinetan, ez hautatuak izateko, ezta hautatzeko unean ere. Hori horrela, herritar xumea ez da publikoki ordezkatua sentitzen, bere burua ez du administrazioko bezero ikusten, ezta Estatuko politikaren partaide nabaritzen ere. Industri bilakaerako neurriak hartzerakoan, edo lana, atal produktiboak edo komertzialak suspertzerakoan, herritarra ez da existitzen Estatuarentzat. Horretarako presio-talde batean kokatu behar da.

Hazkuntza ekonomikoari eta aberastasunaren banaketari dagokionez ere, asimetria inoiz baino handiagoa da, pobrezia-indizeak izugarri altxatu baitira, injustizia sozialeko parametroak areagotuz eta ongizate soziala erabat desagertuz. Gainera, erregulaziorako mekanismo juridiko, ekonomiko eta sozial guztiak desagertzeaz gain, globalizazio-prozesuek Estatu horien soberania-galera nabarmena ekarri du, bai barnean aplikatzen diren politikei begira, bai kanpo politika arloan estatuek duten dependentziari erreparatuta. Guzti horrekin Estatu-legitimazioa galduz doa etengabe, errebindikazio autonomistak, erregionalistak edo federalistak ugalduz. Finean, transformazio politiko eta ekonomikoak antisistema edo sasisindikalismo-espresioek bereganatu dituzte, eta desorientazioaren eta demagogiaren erreinuak aspaldiko urte oparoenak bizi ditu.

Horrez gain, alderdi tradizionalen krisialdi nabarmenarekin batera, mugimendu sozial indigenista eta nekazariak begi-bistako goraldia izan dute. Gatazka hau herrialde osoan nabarmentzen da, eta, mendebalde aurrerakoiari eta indigenistarenari erantzunez, ekialde autonomista bat indartu da.

Lehenago Estatua sektore politiko eta ekonomiko baten patrimonioa bazen, eta arazo asko hortik datozen arren, oraingo egoera larriagoa da. Hirurogeita hamarkadatik aurrera Estatua eta merkatua sistema global batean dauden bi azpisistema ireki eta elkar erlazionatuak ditugu, non merkatuak bere logika gero eta gehiago eta behin betiko Estatuari inposatzen dion. Hau da, Estatuko zuzenbidea Merkatuko legeek ordezkatzen dute, edo, hobeto esanda, hura horren zerbitzura jarri da. Egun dagoen arrazionaltasun bakarra merkatuarena da. Egun oinarrizko eskubide ekonomikoez hitz egitea gauza zaharkitua dirudi eta, ondorioz, zuzenbideak ez du gertuko eskubidea babesten.

Azken batez, multinazionalen fenomenoa aztertzen badugu, Merkataritzako Mundu-Erakundea aitzindari hartuz, haien jokaerak estatuko kontrol-estrategiak murriztea izan du helburu nagusia. Horretarako, Estatu desberdinetako legeriak instrumentatuz, aipatu erakundeak ezarritako lokika normatiboa inposatzen saiatu dira behin eta berriro, eta gehienetan lortu ere.

Horrelako erabakiek, gutxiengo eskubideak bermatu beharrean, botere publikoen funtzioak esparru pribatura pasatu dituzte, eragingarritasuna eta "aparailu produktiboaren optimizazioa" aitzakiatzat hartuz. Nabarmen ikusten da, esaterako, esparru publikoaren murrizketa lehen mailako osasuna, hezkuntza, kultura edo ura bezalako zerbitzuen merkantilizazioan.

Baina fariseismoak ez du mugarik, eta herrialde txiro hauei Nazioarteko Moneta-Fondoak edo Banku Mundialak laguntzak eskaintzen dizkiete, lurralde horien desintegrazio soziala, politikoa eta ekonomikoa bultzatuz, eta emigrazio eraginez.

Baina, emigrazioaz ari naiz, ispilu horren irudia laster ikusiko dugu gure artean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_