_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Ahots baztertuak

Arantxa Iturbek (Alegia, 1964) Kontu-jaten izenburuko liburuan aurkeztu dituen testuetan postmodernitatearen hiru ezaugarri nagusi nabarmentzen dira:

Lehena, emakume anonimoen -haien izenik ere ez baita ematen- ahotsak, ahots desberdinak, eta beraz, ahots baztertuen bilduma egitearena. Aurkeztu idazlea kazetari gisa aurkezten da, kamera baten atzealdean, emakumeei beren bizitzari buruz galdezka.

Liburuaren hitzaurrean, hitz hauexen bitartez azaltzen digu trikimailua egileak berak: "Esaten diet jakin nahi dudala txikitan zoriontsu izan ote ziren. Akordatzen ote diren zer amets egiten zituzten".

Bada, zorionaren eta ametsen bila abiaturiko ahotsa dugu hemen aurkezturikoa. Ahots bazterturikoak dira kazetari-idazlearen helburua, bizitza arruntak, izenik ere ez duten pertsonen bideak.

Kontu-jaten

Arantxa Iturbe.

Alberdania. Irun, 2006. 191 orr. 13,50 euro.

Postmodernitateari dagokion bigarrena ezaugarria genero nahasketa izango litzateke. Kazetari lan baten aurrean gaudela esaten zaigu, baina ondoren ahots hauek moldaturik ematen dira. Eta kazetaritzaren aurrean gaudela sinesteko narratzailearen ahotsa besterik ez zaigu geratzen.

Baina ez da inoiz ezta inon ere adierazten esandakoa esan zen moduan emanda dagoenik. Gainera atal bakoitzak, elkarrizketa bakoitzak alde bi ditu: pertsonaiaren omenezko hitz jarioa eta ondoren narratzaileak jartzen duen haren bizitzari buruzko bigarren zertzelada bat, fikziozkoa, batzuetan oso egokia, besteetan pobrea iruditu zitzaidana (Laurogei eta lau aulki izenburukoari jarritakoa, esate baterako).

Hala eta guztiz ere, Iturberen Kontu-jaten liburu honetan, errealitatea fikzio bihurtzeko joera oso ongi egina dagoela esango nuke.

Kontu-jaten honek badu hirugarren bereizgarri bat oso nabarmena, eta liburuaren postmodernitatea berresten duena: generoen arteko nahasmena, hain zuzen ere, ez da soilik errealitate fikzionalizatua eman dela, baizik eta bakarrizketak eta ipuinak (gutun gisa, ala telegrama gisa, berdin dio) nahastu direla testuan.

Ahots desberdinak jasotzeko asmoz, beti ere, eta ahotsen tonuak batzen nagusi agertu zaigu Arantxa Iturbe Kontu-jaten izenburuko bere liburu honetan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_