_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Modernitatea

Koldo Izagirrek (Altza, 1953) argitaratu duen Rimmel honen aurrean berriro irakurri dut aldez aurretik egindako lana. Orain arte, aro nagusi bi agertzen ziren bere poetikan. Lehenean (1976-1978), hiru poema liburu argitaratu zituen, Itsaso ahantzia, Oinaze zaharrera, Guardasol ahantzia, surrealismo naïf batek tintatuak, intimismoa eta imajinazio jokoa elkartzen zituen poesia mota bat. Ondoren etorri zen bigarren aroa (1989tik aurrera), Balizko erroten erresuman liburuarekin hasiera duena eta 1997. urtean agerturiko Non dago Basques' Harbour liburuarekin gailurrera eramana.

2006an poema liburu bi argitaratu ditu: Teilatuko lizarra eta Rimmel, alabaren inguruan eta haren bizitza eta gizarte harremanei buruz osatua. Aitatasunaren esperientzia du oinarri, baina liburuak gora egiten du, historia pertsonala gizartean txertatzeko modua ere badelako.

Liburua lau ataletan banandua dago, eta bakoitzak "zu" poetikoaren lau alde nagusi agertu ditu. Lehena, Hezur ondoko mami jaioberriari eskainitako atala da, oraindik oinez ere ez dakienari; bigarrenean, Nola jaso ote zuen harria trikuak?, "zu" poetiko hori nagusiagoa da, hitz egiten du eta eskola joateko bezperan da; hirugarrenean, Ur gazia zara, haurra koskortu egin da, "emazte berriaren" garaietan gaude, eta lehengoz "zu" hori ni lirikoa ere bada; laugarren atalean, Laster gure alaba zu bezalakoa izanen da, aitaren ni lirikoak hartzen du ahotsa eta gaztea etxetik joana da (Prennez garde...). Hari autobiografiaren gainetik liburuak hari kontzeptual jasoa erabili du.

Forma aldetik, liburuak eta barneko poetikak zerikusia handia dute Teilatuko lizarra-n eginikoarekin. Adibidez forma poetiko ugari erabili dira, batez ere lehen alde bietan: alegia, kontakizuna, inoiz txistea, logika ilogikoa, ironiaren erabilera poetikoa...

Baina naïf ironikoa erabilpenean eta hizkera jolasean, errepikapen eta simetriaren erabileran, berriro jo da aurretiko poemetara, eta Itsaso ahantzia gogoan izan dut poema liburu hau irakurtzerakoan. Jokoaren gainetik, berriro dira presente Izagirreren zenbait esanahi nagusi, Arestiren oihartzuna hemen eta han entzuten direlarik: ametsaren nagusitasuna, sistemaren indarra (Hilburuko prebentiboa), bizitza berri baten gogoa, ibaiaren korrontearen aurka igeri egitekoa (Ikastea eta ikastea), itsas irudimenaren oihartzun argiak, ironia berezia, hitzekin eta esaerekin jolas egiteko gogoa...

Rimmel: Koldo Izagirre. Susa, 2006. 121 orrialde. 11,50 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_