Onaindia, idazle
Mario Onaindiaren euskaltzaletasuna, bere politikagintzak ezkutatu du ia erabat. Hain ibilbide luze, neketsu, konprometitu, aldakor eta oparoa izan zuen politika esparruan, haren euskaraganako eta euskal literaturarenganako atxikimendua gutxi edo gaizki ezagutua da. Zarautzen eta Bilbon, oraintsu, euskaraz idatzi zituen lehen sei liburuen argitalpen edota berrargiltapenen aurkezpen bietan partaide izateak ematen dit parada ezkutatutako aurpegiaz iharduteko.
Mariok kartzelan zegoela euskarazko liburuak dozenaka irakurtzen omen zituen. Adibidez eta, hau Juan San Martinek esanda nekien, Euskaltzaindiaren Euskera agerkariko zenbaki guztiak eta liburu gehienak jasotzen zituen kartzelak eibartar euskaltzainak igorririk. 1976an, Burgosko prozesuko etakide extrainatuak Durangoko Jesuiten Ikastetxean agertu zirenean, zeinetan antolaketa azpiegituran nengoen, lehenengo komentarioa Euskaltzaindiaz izan zen. Kartzelako urteotan Mitxelenarekin ere izan zuen harreman oparoa. Politikan alderdikide izan ginen urteetan, hasieratik harritu ninduen Akademiarekiko zuen ezagutza, ez bakarrik horretarako aproposa izan zitekeelako aldizkaria, baizik eta Azkue, Julio Urkixo, Sebero Altube, Arturo Campion, etab.
Askotan, berarekin izandako harreman ugaritan, ez nuen lortzen politikaz hitz egiteko modurik, berak, nahiago izaten zuelako euskararen normalizazioaz, euskalariez, literaturaz ihardutea. Uste dut, beste alderdikide askorekin zeukalako hartarako aukera eta nitaz aprobetxatu egiten zela beste zaletasunaz gozatzeko.
Euskalgintza politikoa dei genezakeen alorrean, Autonomia Estatutuaren hizkuntzaren trataeran izan ginen lankide. Lehendabizi Euskadiko Ezkerrak aurkeztu zuen aurreproiektua prestatzean eta, gero, Estatutu beraren 6. artikuluan, bera bai zen titularra eta, ni, ordezko. Hogeitalau urte bete berri duen Euskararen Erabilerako Oinarrizko Legearen testugintza eta akordioan bere babesa ezin bestekoa izan nuela aitor dezaket, bai hasieran Legebiltzarrean, baita Kataluniako talde parlamentarioekin hango legegintzaz jabetzeko. Zabal jokatu eta negoziatu behar genuen, zeren eta argi geneukalako sakoneko printzipio bat, 1972an, bera kartzelan zegoela, orduko Euskaltzainburuak argiki adierazitakoa: "Euskaltzaindiak garbi ikusi du beti euskara herri baten ondarea dela, eta herri osoarena, gainera, eta hain zuzen horrexegatik, ez du nahi ondasun hori talde, alderdi, klase edo erlijio baten eskuetan eror dadin..."
Eusko Legebiltzarrean denbora laburrean egon zen, baina norbait arduratuko balitz nork egin zituen Leizarraga, Azkue edo besteren baten zita parlamentarioak ziurtatzen Mariorengandik aparte nekez aurkituko lituzke. Zeren eta legegintza hartan eta, gero ere, diputatu abertzale ugari egongo ziren, baina euskaltzale aditu edo aritu gutxi, bat, Mario.
Hori ulertzeko, argigarria da, bere lehengusu Manu Gojenola Onaindiak, Hiria agitaletxeak, Mario Onaindia biblioteka bilduman atera berri dituen euskarazko sei liburuetariko lehenean, hots, Elurtzan datzaten zuhaitz enborrak aitzin solasean dioena: "1973an pentsatu zuen literatura idaztea eta euskara literatur hizkuntza bihurtzea... Urte horietan, euskal filologiazko eta euskarazko literaturako lan denak sistematikoki irakurtzen ihardun zuen, lapurteraz idazten zutenak, bereziki XVI eta XVII mendeetan: Etxepare, Axular, Leizarraga, Etxeberri Sarakoa, Tartas eta beste... 1936ra arte euskaraz idatzitako guztia (argitaratuta zegoena, noski) irakurria zuela esaten zuen..." Kartzelako asti guztia beste batzuek ere bazuten, baina ez dut uste bere lehengusuak esajeratuko duenik. "Kartzelatik irten eta batera, politikan ez iharduteko asmoa zuen, euskal kultura munduan..." Hori egin bazuen euskalgintzan eta euskal literaturan ez zen edozein izango Mario, baina bide hori ez zuelako segitu, politiko bezala da ezaguna ez kulturan. Argitaratu edo berrargitaratuko diren sorkuntza arloko bederatzi liburukiak, itzulpenezko hamalau eta artikulu bildumako batek -gomendatzen dizuet Manu Gojenonalen aitzin solas oparo eta zehatza- dudarik gabe bermatzen du Mariok ez zuela disimulatzeko idazten idazle ezjakin batek hori sektarioki esan omen badu ere. Bere ideologia eboluzioa diskutigarria izan daiteke, nirea, idazle horrena, nahiz beste edonorena izan daitekeen bezalaxe, baina euskaltzaletasuna ez, hori aski frogatu zuen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.