_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Tokiko telebistentzako eskualdekatzeaz

Eusko Jaurlaritzak prestatu du uhinen bidezko tokiko telebista digitalaren zerbitzua arautzeko Dekretu-zirriborroa. Patxi Baztarrikak Hizkuntza Politikarako sailburuorde eta aspaldiko lagunak idatzi berri du : "... behin-betiko dekretua onartu eta argitaratu aurretik hala nahi duen guztiak bere iritzia eman ahal dezan. Eskertzekoak dira iritziak eta iradokizunak". Eskaintza horri so eginaz lerro hauek idaztea bururatu zait. Politika ekintza eta batzordeetatik kanpo nagoenez, ez naiz sartuko kritika politikoaz, bai ordea,ezagutzen ditudan gai biri buruzko iradokizunak plazaratu nahi nituzke, bata, Tokiko Administrazioaz eta agertu den eskualdekatze mapaz, bestea.

Hirugarren artikuluan "Toki Korporazioek" ongi zehazten bada ere, gero 20.ak "Zerbitzuaren udal-kudeaketa"-z bakarrik dihardu. Ene ustez, kontuan izanik gure udal gehienak hain txiki eta ugariak direla, ondorioz ahalmen urrikoak, Toki Administrazioko legediak aipatzen dituen udalak amankomunean zerbitzuak izateko izaera juridikodun erakundeak espreski aipatu beharko luke Dekretuak. Araban, zeinetan Batzar Nagusiek ofizialdutako eskualdeak baitaude baliatzeko, Koadrilak alegia. Bizkaian eta Gipuzkoan ibilbide luzeko mankomunitateak daude. Katalunia aspalditik baliatu da eskualde-irrati eta telebista sare oparo bat hedatzeko. Nola balia daitezke hainbeste udal, 2.000 biztanlera iristen ez direnak, Dekretu honekin, modu amankomunean ez bada? Udal nagusi eta ertainen interesen pentsu jarraitu beharko dute. Horregatik bada, Dekretuan espreski eta zehazki agertu beharko lirateke Arabako Kuadrilen eta Bizkai-Gipuzkoetako Mankomunitateen aukerak. Bizkaiko kasuan, "Udalez gaindiko Erakundeak Araupetzeari buruzko 1995/3 Foru Arauak" lehen artikulutik ahalbideratzen du "zerbitzu batzuk burutzeko Mankomunitateak eratzea". Gipuzkoan antzera izango dela uste dut.

Bigarren iradokizuna Dekretu zirriborro horretarako eskualdekatzeaz da. Esan didatenez Madrilen egina omen da. Ene ustez Administrazio Zentralaren ahala balitz ere ez da onargarria. Zer irizpidez egin da ? Seguru asko Euskal Herriaren ezaguera geografiko-historiko eta soziolinguistiko urriko teknokraten emaitza izango dela.

Gipuzkoako zazpi eskualdeena onargarria da, besteak beste, erraza baita. Gehienik ere eztabaidagarria izan daiteke Andoain eta Itsasondoren kokapena.

Araba bi eskualdetan banatzeak astakeria demasa dirudi. Ongi da Aiaraldearekin eskualde bat osatzea, Urduña barne, hobekiago Orozko sartu bazuten ere, zeren eta bere ia harreman guztiak Laudiorekin baititu. Baina, Arabarekiko hain makrozefalia izugarria duen Gasteizen mende dauden berrogeitaka udalerri jartzea ez historikoki, ez soziologikoki, ez zerbitzuen ikuspuntutik onar daiteke. Zertarako ditu zazpì "kuadrila"-eskualde ofizialduak? Ezin badira banan aitortu, adibidez, Agurain eta Kanpezu bildu. Adibidez. Arabako Errioxa eta Añana, elebitasun ofizialtasuna jagoteko, ezin dira batera kontuan izan, Logroño eta Mirandaren elebakar eragin indartsuetatik zainduz? Ezin zen Arabako eremurik euskaldunarentzat, Zuiako kuadrilarentzat eskualde propio bat sortu, Otxandio eta Ubide gehituz? Hauek telefonikoki eta Osakiderentzat, geografikoki legez, Arabako eremuan daude, gainera.

Jakin nahiko nuke Bizkaiko eskualdekatzea zeintzuk irizpiderekin egin duten. Sei bakarrik? Getxo eta Berango eskualde desberdinetan? Durangalde-Barrualdea zer arraio da? Durangaldea eta Arratia elkarturik baleude, tira! Mungialdeak zer hartzen du? Uribe eskualde historikoaren zati nagusia, kostaldea eta Txorierri barne? Hobe ez zen Lea-Artibai Busturialdetik (Urdaibai?) bereiztea? Bizkaia sakonki ezagutzen dugunontzat asma eta onartezina dirudi.

Laburbilduz, Araba eta Bizkaiko eskualdekatze hauek berraztertzea eskatuko nuke.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_