_
_
_
_
Gaiak

EHUk mintegiekin osatuko 'Limes' bildumaren eskaintza

Erasmusen eta Rossesauren lanak itzuliko dituzte aurten

Literaturaren eta pentsamenduaren arteko zubia eraiki dutenen lanak euskarara itzultzeko helburuarekin eratu zuen Limes bilduma Euskal Herriko Unibertsitateak 2003an. Bi urteren buruan zenbait autore klasikoren lanak, tartean Ernest Renan eta Thomas Hobbesenak, argitara eman ondoren, ekimen honen bidez urratutako bidean sakondu nahi du aurten Euskara Errektoreordetzak. Horretarako, hainbat hitzaldi eta hausnarketa ziklo antolatuko dituzte urtean zehar, liburuetan azaltzen diren gaiak ardatz hartuta, itzulpenak egiteko xedea bazter utzi gabe.

"Gure zeregina izan da orain arte liburuak itzultzea, baina aurten hainbat ekitaldi egingo ditugu erakundeekin elkarlanean", azaldu du bildumaren zuzendari Esteban Antxustegi EHUko irakaslea. Horietako lehenbizikoa otsailean egingo da eta bertan nazioaren kontzeptua izango dute aztergai hainbat idazlek eta pentsalarik. Izan ere, Renanen Zer da nazioa -1882an Sorbonan emandako hitzaldia- idazlan klasikoak ireki zuen liburu-sortaren argitaratzea. Horrez gain, urtearen bigarren seihilekoan ilustrazioari buruzko hausnarketa saioa egingo dute, Rousseauren eta Dideroten ekarpenak abiapuntu hartuta. Azkenik, eta Pío Barojaren heriotzaren 50. urteurrenarekin batera, harengan eragina izan zuten idazleei buruzko mintegia izango da urrian.

Literatura eta pentsamendua uztartu dituzten egileen lanak itzultzen ari dira

Horrez gain, bilduma sortu zenean finkatutako helburua beteaz, beste bi libururen itzulpenak aurkeztuko dituzten aurten. Horietako lehenbizikoa Erasmusen Sei bankete (Con vivia) izango da. XV eta XVI mendeen artean filosofia eta teologiaren alorretan lan eskerga egin zuen egileak utzitako zenbait idazlan bilduko dituzten liburu horretan, horietako bakoitzak gai jakin bat (poesia eta erlijioa, besteak beste) ardatz izango duena. Liburuaren atal bat, gainera, latina ez den hizkuntza batean inoiz argitara eman gabe dago, haren jatorrizko bertsioa berriki aurkitu baitute Atlantako (Kanada) Unibertsitatean. Ondoren Jean-Jacques Rousseauren Desberdintasunen jatorriari buruzko diskurtsoa (Discours sur l'origine et les fondements de l'inégalité parmi les hommes) lanak ikusiko du argia.

Hurrengo urteetan, Kirkegaard, Edmund Bourke, Baudelaire, Nietzsche, Seneca eta Shakespeareren lanek osatuko dute bildumaren eskaintza, beste autore batzuen artean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_