_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Itzulera

Londres, 1990eko hamarraldiaren erdialdean. Kalea zeharkatu eta liburu-dendaren atarirantz abiatu da Castle, Sohoko alde hura asko aldatu dela erabakitzearekin batera; izan ere, hamazazpi urte dira bide hori egin zuen azkenekotik. Liburu zaharren saltokia berdin dago, ordea: Halliday & Son iragartzen duen kartel ezkatatua eta, erakusleihoan, Penguinen betiko klasikoak: Hardy, Eliot, Trollope, Conrad...

Ia-ia harritu egin da sartu eta Mr. Halliday aurkitu ez duenean. Ez du batere harritu, ordea, dendariak mahai gainean utzi berri duen liburuaren izenburuak: The Human Factor, Graham Greenerena; aspaldidanik ez du Castlek kasualitatean sinesten. Une batez tentatuta egon da elkarrizketa honela hasteko: "Neu naiz liburu horretako protagonista". Baina bere izena baino ez dio esan, agur gisa, liburu-saltzaileari, eta ondoren antzinako jabeengatik galdetu dio.

"Hara! Liburuko protagonista bezala", erantzun dio gizonak, argi utziz berak bai sinesten duela kasualitateetan. "Ni Terry Weller naiz. Aspaldi erosi nion denda Hallidayri. Semeari, noski; aita urte batzuk lehenago hil zen". Horretaz ziur zegoen Castle, dendara sartu aurretik ere: ez zuela bizirik aurkituko Ingalaterratik ihes egiten lagundu zion Halliday zaharra. Baina hala ere penaren ziztada sentitu du.

"Gustatzen ari al zaizu?", galdetu dio Castlek saltzaileari, Giza Faktorea seinalatuz. "Ez da irakurtzen dudan lehenengo aldia. Behin baino gehiagotan egin dut, denda honekin harremana zuela jakin nuenetik. Eleberri aparta da; ez du zer ikusirik ohiko espioien istorioekin. Irakurri al duzu zuk?". Castlek egia esan dio: ezetz. "Greene nahikoa ahaztuta dago gaur egun", jarraitu du Wellerrek, "eta lastima da. Garai batean handien artean egon zen. XX. mendeko ingelesezko lau idazle inportanteenen artean kokatzen zuten, Joyce, Beckett eta Orwellekin batera, edo hori azaldu ziguten behintzat unibertsitatean...".

"Amaiera da gehien gustatzen zaidana", gehitu du saltzaileak, eta liburuaren azkeneko orrialdeak ireki ditu. "Ez duzu irakurtzeko asmorik, ezta?", galdetu dio, badaezpada, jarraitu aurretik; Castlek ezetz adierazi dio buruarekin. "Protagonista Moskun dago, bakarrik; dena da hotza eta desolazioa. Agintari britainiarrak, mendeku gose, trabak jartzen ari dira bere semearekin eta emaztearekin elkar ez dadin; ez du atsegin gailentzen ari zaion sentipena, orain ondo baitaki sobietarrentzat agente bikoitz bezala lanean ibili zen denboran erabili izan zutela; traizioaren zama, bestalde, gero eta astunagoa egiten ari zaio. Ez da 007ren nobela baten amaiera, ez horixe".

Liburu-saltzailea pentsakor geratu da une batez, eta jarraitu du gero. "Batzuetan galdetzen diot neure buruari ea zer gertatuko zitzaien espioi zahar horiei guztiei; badakizu, Sobietar Batasunera pasatu zirenei. Orain gerra hotza amaitu da, desagertu da SESB, eta amestutako iraultza kea haizean bezala desegin da. Itzuliko al dira Ingalaterrara? Han jarraituko al dute oraindik?".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

"Batzuk han geratu dira, erretreta-saria eta datxa kendu dieten arren. Eta beste batzuk itzuli egin gara", pentsatu du Castlek, eta gabardinaren poltsikoan daraman Aerofloteko abioi-txartela ukitu du; bota beharko du inoiz. Zertarako itzuli baina? Emaztea eta semea Hegoafrikara joan ziren bizitzera, eta Castlek ez du kemenik izan, urte horien guztien ondoren, haien bila joateko. Eta Ingalaterran ez da inor, gerra urrun bat galdu zuen traidore barregarria baizik. Baina -horretaz ziur dago- ez zuen Errusian bizitzen jarraitu nahi.

"Zer, orduan ez zaitut konbentzitu Giza Faktorea erosteko?"; dendariaren ahotsak bere gogoetatik atera du Castle. "Ez, nahiago dut betiko zer edo zer", erantzun dio, "Trollope, esate baterako. Ba al duzu Gaur egungo bizimodua?". "Unetxo bat...", esan du Wellerrek, apalategietan zehar begiratu bizkor bat eman bitartean; larruzko azaleko ale batekin itzuli da: "Bigarren liburukia baino ez daukat. Ez dakit zer gertatuko zitzaion lehenengoari". "Berdin dio; bigarrena ondo dago". "Prezio berezia egingo dizut orduan". "Eskertzen dizut".

Liburua besapean duela irten da Castle dendatik; ez dio plastikozko poltsa onartu saltzaileari. Sohoko kaleetan zehar galdu aurretik, liburu-denda ondoko zakarrontzira hurbildu eta abioi-txartela bota du bertan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_