CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea abenduaren 1era arte egongo da zabalik
Elhuyar Fundazioak eta Beasaingo CAF enpresak 6.600 euro banatuko dituzte aurten 1994az geroztik zientzia-dibulgazioa sustatzeko antolatzen duten sariketako irabazleen artean. Lanak aurkezteko epea abenduaren 1era arte egongo da zabalik XII. edizio honetan lehiatu nahi duten guztientzat.
Urtero bezala, sariketara honetara aurkeztutako lanek argitaratu gabeak izan behar dute, 7.500 eta 15.000 karaktere tartekoak, eta 25 urtetik gorako modalitatean, 1.000, 500 eta 300 euroko sariak banatuko dira garaileen artean. Adin horretatik beherako idazle gazteentzat, halaber, 300 euroko sari berezia egongo da. Saritutako artikulu guztiak Elhuyar aldizkariak argitaratuko dira.
Iaz, Begoña Arratek lortu zuen CAF-Eluhay sarien golardo nagusia, Gure alde basatiaren barna artikuluari esker. Bigarren eta hirugarren sariak Kakalardoak, basoko berriemaileak eta A zer molekula-usaina! artikuluek irabazi zuten, eta gazteentzako sari berezia, Ozono geruzaren zuloa, Mikel Gorrotxategirena.
Ohiko sari horiez gain, Elhuyarrek eta CAFek dibulgazio-liburu bat idazteko IV. Beka emango dute: 4.500 euro, guztira. Atal honetan, Kepa Altonaga izan da golardo hau jaso duen azkena, Etxepare, Aldudeko medikua izenburuko proiektuari esker. Duela bost urte, Armand David, Pandaren aita argitaratu zuen Altonagak sariketa honetan lortutako beste beka bati esker.
Epaimahaiak ondo kontuan izango ditu aurkeztutako testuen kalitatea, osagai grafikoen aberastasuna eta lanen originaltasuna. Martxoaren 31 baino lehen, irabazleen izenak jakinaraziko ditu.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.