_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Lehen mintzairaren bila

Euskararen jatorriaz biltzarra antolatu dute Arantzazun azaroaren 19rako

Hizkuntza historiaren isla da, lehengo eta oraingo gertakarien oihartzunak biltzen dituen gordailu preziagarria. Hizkuntzalariek berealdiko ahalegina egin dute aspalditik euskararen jatorria ezagutzeko, baina gure hizkuntza nondik sortua den argitu gabeko misterioa da oraindik hemengo nahiz kanpoko adituentzat. Enigma honen gainean plazaratu diren teoriak bildu nahian, azaroaren 19an, Euskararen Jatorriaren I. Biltzarra egingo da.

"Lehen edizio honetan, euskararen jatorriari buruz argitaratu diren material guztiak ezagutarazi nahi ditugu, eta bereziki, Bittor Kapanagak 1978an plazaratu zuen Erro eta gara liburua, obra hau mugarria izan baita euskararen paleolinguistikan", azaldu dute antolatzaileek.

Kapanagaren arrastotik, Josu Naberanek "euskara osatzen duten hiru egitura linguistikoen -piriniarra, bereber-iberiarra eta sahara-mediterraniarraren- erro nagusiak" biltzen dituen Hitzen Koba liburua aurkeztuko du.

Mikoleta, Euzko Izaera, Bizi-Hitza eta Ena elkarteek antolatutako Euskararen Jatorriaren I. Biltzar honetan, Felix Zubiagak Euskal Herriko mitologia zaharrari erreparatuko dio, eta Imanol Mujika Alberdik hizkuntza naturako soinuen imitaziotzat aztertuko du, besteak beste.

Jardunaldia euskararen jatorriari buruzko teoria guztien errepasoaz eta adituen arteko mahainguru batez hasiko da, eta bazkalostean, Bittor Kapanagak euskararen hiru sustratuen teoria azalduko du. Biltzarra Kapanagaren agerraldiaren ondorengo mahainguruaz amaituko da.

Arantzazuko santutegia da Euskararen Jatorriaren I. Biltzarraren antolatzaileek ekitaldi hauetarako aukeratu duten eszenatokia, baina behar besteko partehartzea lortu ezean, Eibarren edo Gasteizen egingo lukete.

Gure artean, Esteban Garibai arrasatearra izan zen euskararen jatorriari buruzko lehen tesia planteatu zuena. Anberesen argitaratu zuen Compendio historial liburu mardulean, Noeren ondorengo bati -Tubali, alegia- egokitu zion euskara Babelgo hizkuntza-nahasmendutik salbatu eta Iberiar Penintsulara ekarri izanaren meritua.

Geroztik, era askotako teoriak plazaratu dira euskararen jatorria argitzeko. Andres Poza urduñarrak XVI. mendean eta Wilhelm von Humboldt alemaniarrak XIX.ean, euskara Iberiar Penintsulan erromatarrak etorri aurretik mintzatzen zen hizkuntzaren ondorengotzat jo zuten.

Beste batzuek Kaukasoko hizkuntzekin, berebereekin eta are Amerikako indiarren mintzairekin lotu dute euskararen jatorria.

Duela hiru urte, Theo Vennemann irakasleak euskara Europa osoan azken glaziazioaren ondoren zabaldu zen hizkuntza izan zitekeela iradoki zuen Scientific American aldizkarian argitaratutako artikulu batean, kontinente osoko leku izenetan aurkitu zituen euskal kutsuko fonemen ildotik.

Hizkuntzalaritza ofizialaren ordezkariek -Txomin Peillen euskaltzainak, kasu- fantasiatzat jo zuten Vennemannen teoria. "Horrelako ukaziozko jarreren aldean, guk ateak zabaldu nahi dizkiegu euskararen jatorriaz zerbait esateko duten guztiei, inongo aurriritzirik jarri gabe", esan dute Biltzarraren antolatzaileek.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_