Bihotzetik begirada
2005. urteko apirilak jo duenean kaleratu da aurtengo lehen poema liburua. Bada esateko liburuaren industria ondo joango dela, baina ez dela hori poesiaren zeinua.
Argitaletxe berri baten eskutik, Elea Bilbon sortu den etxearen bidetik heldu da Goizalde Landabasoren Jat poema liburua, oso argitalpen zainduan, esan beharra dago. Denek, paperak, inpresioak, orrialdearen diseinuak, lan egin dute irakurraldi atsegin baten alde. Agian badago zeresanik bizkaieraren erabilerak ematen dion liburuari ematen dion puntuari esker. Baina diglosiaz eta euskalkien erabileraz literaturaz hitz egiteak luze joko luke.
Baina liburuak bestalde beste zerbait ere adierazten du. "Jat" aditz laguntzaileak subjektibotasunaren mugetan jartzen gaitu: sortu zait, etorri zait. Poemak ez dira eraiki, sorturikoak dira, horrela adierazi du behintzat idazleak: aspaldi idatzitako poemak bilduman jarri omen ditu.
Maitasun poema laburrak dira gehienak, eta liburuaren egitura lanak ere horretara garamatza: Gu, Zu, Neu. Hiru zati garrantzitsu, hirua alor tematiko, nahiz eta gehienetan ni-aren aho poetikoak, hartu den ikuspegiak joera nagusia hartu duen.
Egunerokotasuna oinarri hartu da liburuan, eta maiz, hari bi hartu dira (5. poeman bezala) bakarrean bukatzeko poema, fakturaren zenbakien hoztasuna bikotearen historiarekin erkatzen denean.
Idazkeran, aitor dezadan, aspaldiko poesia mota baten oihartzunak entzun ditut. Ez dakit seguru baina, Amaia Lasaren poesiaren zantzua bezala: poesia agerikoa, hitz jokoa, irudimenaren zantzua, poema laburrak, lerro luze eta laburren arteko kontrajarpena, esaldiaren nagusitasuna, hitzen jokoetan elementu sinbolikoetan baino arreta handiagoa jartzea, inpresioaren idazkera...
Era berean arina eta gozoa da adierazteko moldea, bat-batean jabetzekoa, eta ez dira alperrik urteak joan, ironiak ere bere toki handia du. Alabaina, sentimenduak agintzen du testuaren barnean.
Goizalde Landabaso: Jat. Elea. Bilbao. 2005. 95 orrialde.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.