Ehiza eta nekearen topografia
2004 urteko Kutxa saria irabazi ondoren argitaratu da Igor Estankonaren Ehiza eta nekea poema liburua. Hirugarren agerraldia du poesiaren alorrean eta geroago eta sendoagoa da bere idazkera mundua. Gogoan hartzekoa izan zen Tundra, bere bigarren poema sorta. Eta gogora ekarri nahi nuke, tundra hitzak adierazten duen paisaiaren zabaltasuna nabaritzen diodalako idazkera honi.
Liburuan kanpo paisaia barne paisaia zabal bihurtzen da. Iradokizunez egindako lana dugu, xumea, ahula, behe lainoak marraztua, ahots sotilez agerturikoa. Ikuskizunak eusten du testuaren tonu nagusia eta idazleak aurkezturiko testuan "inoiz iristen ez den bidearen amaieraren bila" dabilela esaten bazaigu ere, adierazi beharko nuke urak bideak baino presentzia handiagoa duela testuan.
Begirada da adimen mundurako abiabide. Irakur dezagun liburuaren izenburua: Ehiza, kanpo mundua, ekintza, praktika, bila abiatzea, eta nekea: barne mundua, hausnarketa, gelditasunaren tonua, egotearen lehen unea. Eta bien arteko kontrajarpena, eta metonimiaren jokoa.
Badira zenbait poema kontraste handiegia sortzen dutenak bata bestearen atzean irakurriz (20 eta 21. orrialdekoak edo 30 eta 31.ekoak), badu, neurri berean, pilaketak, nire ustez, luzeak osatzeko joera ere, eta uste dut poema luzeetan zerbaitek huts egiten diola poetari. Askoz hobeto ikusten dut poema laburretan eta izadiaren irakurketa garbia egiten duenean.
Igor Estankona: Ehiza eta nekea. Kutxa. Donostia. 2004. 57 orrialde. 3 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.