Selecciona Edición
Conéctate
Selecciona Edición
Tamaño letra
GAIAK

Literatura terapeutikoa saritu dute kritikariek

Espainiako Kritikarien Elkarteak Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak eta Felipe Juaristiren Begi ikarak nabarmendu ditu aurten. Ibilbide desberdinak daramatzaten arren, bien lanek agerian utzi dituzte literatur sorkuntzak berezko dituen mekanismo psikologikoak; eta horiek azaldu dituzte EL PAÍS egunkariari eskanitako elkarrizketa banatan. Juaristik barruan zuen saminaz osatu zuen poesia atalean saria eman dion liburua. "Nire burua aurkitzeko modua zen, azalpenak aurkitzeko eta barruan neukana kanporatzeko".

Olasagarrek, aldiz, ironia erabili zuen Ezinezko maletak liburuan, errealitatea deskribatzeak sortzen zion tentsioa arintzeko. "Hortik sarkasmora urrats txikia dago eta iraingarria izan daiteke sufritzen adi den jendearentzat", ohartarazi du.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Lunes, 18 de abril de 2005