Gerediaga, 40 urte geroago
Liburu eta Disko Azoka antolatzeagatik ezaguna den elkartea duela 40 urte abiatu zuten hainbat kulturzalek
Asteburu honetan 40 urte bete dira Gerediaga Elkartea sortzeko lehen pausoak eman zirela. Kulturzaletasuna bultzatzeko asmoaz, zenbait lagun bildu ziren gerora Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatzeagatik ezaguna egingo zen erakundearen oinarriak finkatzeko. Haien artean José Luis Lizundia (gaur egun Euskaltzaindiko kidea) zegoen. Lehen bilera haietan Euskalerriko Adiskideen Elkartea hartu zuten eredutzat aitzindari haiek, erakunde berriak esparru geografiko txikiagoa hartu behar zuen arren. Egun elkarteak dokumentazio zentro garrantzitsua du, ikertzaile askok erabiltzen dutena. Urtero hainbat ekitaldi antolatzen dute, baina nabarmenena abenduko kultur azoka da oraindik ere.
Gerediaga Elkartearen izena Durangoko Liburu eta Disko Azokarekin lotu izan da historikoki. Are gehiago, ekitaldia bera erakundea baino askoz ezagunagoa da eta bada oraindik antotzailearen izena ez dakienik ere. Gaur egun, elkarteak sei hilabete ematen ditu urtero ia-ia osorik bere egitarauko ekitaldi nagusia prestatzen, bertako arduradunek diotenez.
Azokan ere izan da aldaketarik azken urteotan. Edizio honetan nabarmena izan den etengabeko profesionalizazio eta modernizazio prozesua burutu ondoren, ezinbesteko erakusleiho eta merkatu bihurtu da euskal argitaletxe eta diskoetxe nagusientzat. Orain 40 urte amestu ezinezko erraldoia sortu da, euskal kultur produkzioaren onerako.
Modernizazio prozesu horren erakusgarri, elkarteak ere denbora berrietara egokitu du bere kanpo irudia. Hala, 2004ko azken edizioan logotipo berria aurkeztu zuen, mende berriak dakartzan aldaketa eta erronka berrien trena hartzeko prest daudela adierazteko, orduan bertako arduradunek azaldu zutenez.
Asteburu honetan 40 urte bete dira, Gerediaga - Durangoko Merindadearen Adiskideen Elkartea- sortzea erabaki genuela. 1960ko urtarrilaren 22an, Abadiñoko Astola auzoko zaindariaren eguna, San Bizente, ospatzeko aitzakiaz, bildu ginen zortzi-hamar lagun nire etxean. Edozein ageriko bilera egiteko baimena behar izaten zenez, zer hobeto gure usadio batez baliatzea baino, hots, etxera afaltzera gonbidatu? Antzinako Merindadeko Auzitegia erortzeko arriskuan zegoen, baina gure belarrietara bi zurrumurru iritsi ziren: bata, bota eta Diputazioko kamineruentzat etxebizitzak egitea; bestea, berriztatu eta Parador Nacional horietako bat jartzea. Kontuan izan Fraga Iribarne zela Informazio eta Turismo ministro eta Espainiako estatuan zehar paradorrok nonahi eraikitzen ziharduela.
Zurrumurruoi aurrea hartzeko eta zerbait egin behar zela argi izan genuen. Lehen erabakia, kultur elkarte bat sortzea; bigarrena, eskualde mailakoa izatea; hirugarrena, aurreko abenduan Gorteek onartu berri zuten Ley de Asociaciones-ek ematen zuen zirrikitu apurrez baliatzea. Tramitazioak burutzeko joan-etorri ugari izan genituen, gehienbat Jesus Astigarraga, Charines Astola, Leopoldo Zugaza eta lauok, estatutuak prestatu, baldintza gubernatiboak ezagutu, zeren eta 1964/191 legearen lehen artikuluak zehazki exijitzen baitzuen: "que los fines que se propone desarrollar la Asociación sean lícitos y aparezcan claramente en sus Estatutos". Finkatu genituen helburuok, labur bilduz eta euskarara itzuliz honela zioten "Durangaldearen historia aztarrenak ikertu eta gorde, desagertutakoak bilatu, dokumentuak eta xehetasunak berreskuratuz; eskualdearen espiritu eta kultur ondarea zaindu eta bultzatu; industria eta merkataritza garapena lantzen lagundu; batasun kontzientzia, interes amankomunaren ildotik, berreskuratzen saiatu". Ikus daitekeenez euskal kulturaren aipamenik ere ez, badaezpada, nahiz eta guk ongi jakin Durangaldea Euskal Herriko bihotzean zegoen eskualde bat zela.
Gerediagan, mendez mendetan, hamabi herriok Batzar Nagusiak egiten zituzten urteko hiru egunetariko baten, ekainaren 7an, Abadiño-Zelaietako Soloenean bildu ginen hamaika lagun, lehen aipatutakoez gain K. Altzibar, Concepción Astola, J. Berriozabalgoitia, Bittor Kapanaga, C. Miranda eta A. Salazar elkartea martxan jartzeko. Berehala programatu genituen lehen ekintzak, udan bertan, eskualdeko lau hirietan: Durango, Elorrio, Ermua eta Otxandion, lau pintura erakusketa eta, udazkenean, azoka bat, hots, Euskal Liburu eta Disko Azoka. Leopoldo Zugaza izan zen azoka honen ideia aipatu ziguna. Domusainduetarako prestakizunak egiten hasi ginen. Beldur ere ba ginen. Argitaldariak gauza ezezagun baten aurrean aurkitu ziren. Agintarien erantzuna ere ez zen segurua. Urriaren 20ean hasi zen Azoka, 25 argitaletxeren partaidetzaz, katalogoak 28 orrialde zituelarik. Lehen azoka honek Euskal Herriko kultur mundua arriturik utzi zuen, gauza berri baten aurrean jarri zuen, herrietako euskal jaien antzik ez zuena. Geroztik, beste 38 azoka antolatu ditu Gerediagak, baita ere beste ekintza mota ugari: ikastola eta alfabetatze-euskalduntze ikastaroei koordinakundea, folklore ikerketari bultzada, Abadiñoko ferien eraberritzea, estudio sozio-ekonomikoan kolaboratzea etabar. Diktadurapeko azken urteetan babesgune, animatzaile edota partaide izango zen elkarte hau Durangaldean, Euskal Herri osoan ezagutua.
Irudi eta proiektu berriak
Gerediaga Elkartearen izena Durangoko Liburu eta Disko Azokarekin lotu izan da historikoki. Are gehiago, ekitaldia bera erakundea baino askoz ezagunagoa da eta bada oraindik antotzailearen izena ez dakienik ere. Gaur egun, elkarteak sei hilabete ematen ditu urtero ia-ia osorik bere egitarauko ekitaldi nagusia prestatzen, bertako arduradunek diotenez.
Azokan ere izan da aldaketarik azken urteotan. Edizio honetan nabarmena izan den etengabeko profesionalizazio eta modernizazio prozesua burutu ondoren, ezinbesteko erakusleiho eta merkatu bihurtu da euskal argitaletxe eta diskoetxe nagusientzat. Orain 40 urte amestu ezinezko erraldoia sortu da, euskal kultur produkzioaren onerako.
Modernizazio prozesu horren erakusgarri, elkarteak ere denbora berrietara egokitu du bere kanpo irudia. Hala, 2004ko azken edizioan logotipo berria aurkeztu zuen, mende berriak dakartzan aldaketa eta erronka berrien trena hartzeko prest daudela adierazteko, orduan bertako arduradunek azaldu zutenez.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.