"Humanitateez jakin beharreko gutxienekoak ez dira betetzen ari"
Hainbat artikulu eta ikerketa lan argitaratu ondoren, Iñaki Aldekoa Beitiak (Oñati, 1961) euskal literaturari buruz jakin beharrekoak bildu ditu duela aste gutxi aurkeztu zuen Historia de la literatura vasca liburuan. Irakaskuntza kontuetan ere aditua izanik (EHUko Majisteritza fakultatean eskolak ematen ditu, Donostiako campusean), kezkaturik dago ikasle askok Lizardi nor izan zen ere ez dakitelako gaur egun.
Galdera. Euskal literaturari buruzko biblioteka txikia osatzeko lauzpabost izenburu edo idazle gomendatuko dizkidazu?
Erantzuna. XX. mendera arte lau aipatuko ditut. Etxepare, Lazarraga, Oihenarten poemak, eta Axular. Hortik joan gaitezke salto batean XIX. mendera, Peru Abarka-raino. XX. mendearen hasieran hor hiru poeta aipatu beharko genituzke: Lizardi, Lauxeta eta Orixe. Urrezko aroa izan zen Errepublika aurreko garaia. Ondoren Gabriel Aresti, Jon Mirande, Txillardegi eta Ramon Saizarbitoriarengana salto egingo nuke, horiek ekarri baitzuten modernitatea euskal literaturara, poesian eta eleberrian. Gero, azken belaunaldietara pasatuko ginateke: Bernardo Atxaga eta Ramon Sarrionandia. Eta amaitzeko, Harkaitz Cano, Kirmen Uribe eta bestelako gazteak.
"Atxagaren 'Obabakoak' edo Sarrionandiaren 'Narrazioak'-en, George Stevensonenarekin pareka daitekeen irudimenezko apustua dago" "Imajinatzen duzu Frantziako ikasle bat institutua amaitzean Victor Hugo eta Vodelaire nor diren eta haien bertso batzuk jakin gabe?"
G. Bost baino gehiago dira.
E. Zorionez! Baina bost izenekin laburbildu daiteke Errepublika garaia iritsi arte, modernitatearen hasiera arte.
G. Institutu garaia bukatzen duten ikasleak zerrenda horretako izenak aipatzeko gai dira?
E. Ez. Ni harrituta geratu nintzen behin Majisteritzan euskal literaturari buruzko ikastaroa ematen ari nintzela. Ikasleei galdetu nien: nor da Lizardi? Ez zen talde handia, baina inork zekien. Azkenik, batek esan zuen: hori ez al da poeta bat? Hezkuntzan lan egiten duen lagun bat harrapatu nuen eta esan nion: zerbait gaizki egiten ari gara. Zuk imajinatzen duzu Frantziako ikasle bat Lizeoa amaitzean Victor Hugo eta Vodelaire nor diren jakin gabe eta haien bertso batzuk jakin gabe. Haientzat ere aldatu dira plangintzak eta didaktikak. Haiek ez dabiltza gu baino atzeratuago arlo horretan. Nahiz eta humanitateek lekua galdu duten karrera teknikoen aldean, gutxieneko batzuk bete behar dira.
G. Zer egin dugu gaizki?
E. Gehiegi erortzen ari gara gizartea moldatu behar horretan. Horrek isla izan du irakaskuntzan. Aurreko hamarkadetan arlo humanistikoak zuen pisua, nahiz eta ikuspegia aldatu, mantendu behar da kulturaren alde.
G. Zein izan zen euskal literaturari modernitatean sartzeko bultzada eman zion idazlea?
E. Lehenengoa Mirande izan zen, Parisen bizi zelako. Gurasoak zuberotarrak ziren. Bere baitan zeuzkan europar desenkantu, erromantizismo eta surrealismoa. Hori guztia ez zen posible hemen 50eko hamarkadan. Hala ere, hemen deskalifitatua izan zen, nazia eta dekadentea zelakoan. Gero beste batzuk etorri ziren eta Saizarbitoria, adibidez, erabat modernoa zen. Bere Egunero hasten delako nobela erabat modernoa zen, ez bakarrik kontatzen dituen gauzengatik, baizik eta erabiltzen dituen teknikengatik.
G. Saizarbitoriarekin literatura hiritartzen hasi zen agian.
E. Hori da. Ordura arte kostunbrismoa nagusi zen literatura batean atzeraka hasi zen, hiria eta euskaldun hiritar eredu berriaren indarraren aurrean.
G. 90eko literaturak ETA eta euskal gatazka ditu ardatz nagusi. Horrek zenbateraino balditzatu ditu idazleak?
E. Oraindik hainbeste ez dela, 80eko hamarkadan, ordurako esaten zen ez geniola heltzen gure errealitateari literaturan. Zentzu horretan enblematikoena Saizarbitoriaren Ehun metro izan zen, teknika zein edukiari dagokionez. 90eko urteetan zalantza hori gainditu zela uste dut. Nogelagileak horretaz hitz egitera sartu ziren. Gertatzen dena da gu ere ideologikoki kutsatuta gaudela eta oso nobela gutxi dira gaia sakontasunez eta ideologiatik haruntzago jorratzen dutenak.
G. Gaur egun, aldiz, idazleei kosta egiten zaie bizi duten errealitateari ihes egitea?
E. Egin izan da. Ikusi Atxagaren Obabakoak edo Sarrionandiaren Narrazioak. Liburu horien atzean dauden mundu literarioak Stevensonenarekin pareka daitekeen irudimenezko apustua dago.
G. Euskal literatura euskarazko literatura da?
E. Sistema literario kontua da. Pío Baroja euskal idazlea da, baina bere literaturak ez du funtzionatu euskal literaturaren eskeman, baizik gaztelaniazkoan. Ez da inori bere euskaltasuna ukatzea, baizik eta hizkuntza bakoitza sistema desberdinetan bizi izan dela.
G. Noiz irabaziko du euskal idazle batek Nobel saria?
E. Hori zorte kontua da hein handi batean eta gainera lobby-en lana ere garrantzitsua izaten da sariaren bidean. Badira nobelik irabazi ez duten idazle erraldoiak, Borges bezala. Gure mugetatik kanpo, Bernardo Atxaga eta Unai Elorriaga besterik ez dituzte ezagutzen askok.
G. Obabakoak zinera eramateak lagunduko du gure literatura ezagutzera ematen?
E. Zalantzarik gabe. Zinearen arrastoa oso handia da arrakasta izanez gero.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.