Eremu txikiko hizkuntzen ebaluazioa aztertuko dute Bilbon
Hizkuntz gaitasunaren egiaztapenak gero eta garrantzi handiagoa du Europan. Mugen desagerpenak hizkuntzen ezagupena erakusteko tresna baliagarri eta homologatuen beharra sortu du. Beste horrenbeste gertatzen da hizkuntza gutxituekin.
Hain zuzen ere, eremu txikiko hizkuntzen ebaluazioa izan dute aztergai Europako Hizkuntz Ebaluatzaileen Elkarteko (ALTE) kideek aste honetan Bilbon egin duten bileran. Bertan, Europako 24 hizkuntzaren 28 erakundetako ordezkariak elkartu dira ALTEko arduradun Jon Simon Gartziak azaldu duen helburua bete nahian. "Ideia nagusia da hizkuntza guztiak ALTE ebaluazio sistema europarrarekin egokitzea. Orain aztergai nagusia hizkuntza gutxituak izan badira ere, ALTEren helburua horixe baita", zehaztu du.
Gaitasun maila komunak finkatzea ezinbesteko baldintza da hizkuntz ziurtagiriak Europa osoan onartuak izan daitezen. Horrez gain, hizkuntza guztientzako eredu orokorrak sortu nahi dituzte, hizkuntza bakoitzari buruzko ezagupenaren ebaluazio prozesuan erabiltzeko.
Helburu horrekin, ALTEko kideek sei urratsetan banatutako maila eredua diseinatu dute, egun egiten diren azterketa mota guztiak bere baitan hartzen dituena.
Euskarari dagokionez, orain arte diseinatu den proba bakarra -EGA azterketa- bosgarren mailan sailkaturik dago, Ingelesezko Advanced edo frantsesezko Diplomarik Gorenaren parean. Sailkapen horrek eraginkortasun handiz komunikatzeko gaitasuna neurtzen du, egokitzapen maila, errejistroarekiko sentiberatasuna eta gai ezezagunetara egokitzeko gaitasuna aintzat hartuz.
Azterketa berria
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila derrigorrezko hezkuntza bukatzen duten 16 urteko gazteei zuzendutako azterketa baten diseinuan ari da lanean. Lan hori aurrera eramateko ALTEk finkatutako irizpideak jarraitzen ari dira, erakunde horren sailkapen mailan sartzeko helburuarekin. Ebaluazio horren arabera, laugarren mailan kokatuko litzateke azterketa berria, ingelesezko First Certificate eta espainierazko maila ertaineko ziurtagiriaren parean.
Anjeles Iztueta buru duen saila buru belarri ari da proiektu honetan lanean eta hala adierazi zuen sailburuak berak bileraren atariko ekitaldian. "Oso garrantzitsua da zenbat euskara dakigun neurtu ahal izatea, honela hizkuntza ikasi eta gure hezkuntza eskaintza hobetu ahal izateko. Europako ebaluazio eredua ekimen positiboa da eta guztion artean eratu behar dugu herrien Europaren alde lan egiteko, are gehiago euskara bezalako hizkuntza baten ikuspegitik, Europako zaharrena baita".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Starmer celebra el regreso del Reino Unido al programa Erasmus en 2027 como un paso más en el acercamiento a la UE
El documental ‘Justicia capturada’ sobre supuestos abusos de los jueces causa indignación en Rumania
La jefa de gabinete de Trump afirma en una entrevista que el presidente tiene “personalidad de alcohólico”
El subdirector de Emergencias declara que los debates en el Cecopi fueron demasiado largos el día de la dana
Lo más visto
- Elon Musk, más cerca de ser el primer hombre en alcanzar una fortuna de un billón de dólares
- El rechazo de Francia y las dudas de último minuto de Italia amenazan con descarrilar la firma del acuerdo entre la UE y Mercosur
- La UCO precipitó la detención del expresidente de la SEPI porque se percató de que lo seguían cuando iba a una cita con Leire Díez
- Interior nombra jefe de la UCO al coronel Pedro Merino, exintegrante de la unidad y que estuvo destinado en La Zarzuela y Seguridad Nacional
- El Gobierno de Mazón pagó 107 millones de euros más a Ribera Salud al aumentar su aportación por ciudadano




























































