_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Etorri berria

1971 izango zen edo, gehienez jota ere, 1.972 eta udaren atariko igande distiragarria, Martin Ugalde ezagutu nuenean. Beasainen izan zen eta ipuin lehiaketa batek bildu ginduen Gabriel Arestirekin batera, epaimahaikide gisa.

Elkartu ginen taberna batean, egin zituen Gabrielek egin beharreko aurkezpenak eta oinez abiatu ginen, hirurok batera, ez dakit nora, baina lanera, erdi hutsik gogoratzen ditudan kaleak zeharkatuz.

Gaztea nintzen eta ezjakina. Horrexegatik ez nekien apenas zein zen Martin Ugalde, Ibon Sarasolak aldez aurretik pittin bat informatu baninduen ere. Idazlea zela, erdaraz ere idatzi zuela, etorri berria zela atzerritik eta emana zuela batuarekiko pausoa. Azken datu hau garrantzi handikoa zen, Martinek inguruan zituen askok urteak behar izan zituztelako batua onartzeko eta momentu haietan bat baino gehiago edozein zirrikituz baliatzen zelako zorioneko batasunari kontra egiteko. Martin ez zen horietakoa. Urrutitik zetorren, baina urrutirago joan nahi zuen. Itxura hori zuen, munduko arriskuak ilea banandu gabe eta erropa zimurtu gabe zeharkatzen dituzten gizonen itxura.

Mirariz edo, lehiaketa hura epaitzeko lana lan ordaindua zen. Gutxi, noski, baina ordaindua. Ez dut gogoan mirari hura egun seinalatu batean geundelako ote zen edo, agian, antolatzaileak guztiz aurrerakoiak zirelako sasoi hartarako. Artean argitaletxe baten partaide nintzen eta ez genuen egile-eskubiderik ordaintzen, ezta horretan pentsatzen ere. Musu-truk egiten zen guztia, hitz dotoreak erabiltzeko, musuak gutxitan heltzen baziren ere.

Garai haietan euskararen inguruko lanak ez ziren gehienetan ordaintzen. Alderantziz, horretan zebilen jende mordoskari dirua kosta egiten zitzaion, orduan inolako osperik ematen ez zuen zeregina. Horrela zen Martin hasi zenean eta horrela jarraitzen zuen kontuak Francori oraindik urte gehiegi gelditzen zitzaion hartan. Eta musuak beti eskas.

Abiatu ginen, bada, auskalo nora eta, bidean, ordaintzen ziguten mirarizko propinaren haritik, diruaz mintzatu ginen pittin bat eta berehala jaunartzeaz, lehen jaunartzez jardun genuen, hain zuzen ere, Gabrielek eta biok. Gazte eta ezjakin izateaz gain, lotsagabe. Horregatik izan genuen Gabrielek eta biok eztabaida goxo bat. Bai, eztabaida eta goxoa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Uda zela esan dut, baina agian maiatzean geunden, jaunartze sasoian. Bero egiten zuen, hori seguru, eta Gabrieli, tarteka, izerdi tantaren bat ikusten zitzaion kopetaren erdian, baina ez zuen soinean zeraman jaka kendu.

Aldamenean, Martin, makutsik, begiak gero eta zabalago. Atzerritik zetorren eta ez zuen oraindik saltsa haietan genbiltzanon berri zehatzik. Ez zen beste elkarrizketa gairik sortu epaimahaiak lana bukatu arte. Egin genuen lana, saritu genuen aspaldian ahaztu zaidan ipuina, eman ziguten dirua azal zuri bana erabiliz eta azalarekin batera eskerronak. Bai, antolatzaile haiek bereziak ziren.

Orduan atera ginen berriro kalera. Gabriel kexu epaitutako zenbait ipuinen kalitate eskasaz. Martin pozik, ikusten zuelako bazegoela atzetik zetorrenik, gazteak gainera, eta literatur iturri oso desberdinetan edandakoak. Hitzak ez ditut zehazki gogoratzen, baina bai mamia eta Martinen poza, zetozenen adina eta literatur iturriak azpimarratzerakoan.

Kalera irten bezain laster atera zuen berriz Gabrielek lehen jaunartzeen gaia eta nik lehenagotik esandako gehienak eztabaidatu zituen, ipuinekin bueltan ibili ginen bitartean erantzun gabeko hitzak ahaztu ez zituela frogatuz. Argudiotan ez zen makala.

Hamar urte pasako ziren hurrengoan Martinekin topo egin nuenerako eta gogoan zuen Beasaingo hura. Gizonak, ordea, ez zuen jaunartzearen inguruko eztabaida aipatu. Ordurako Jaurlaritzan ari zen lanean eta desagertu zitzaion guztiz begietan eta zehazki bekainetan Beasainen adierazitako harridura.

Eta nik aspaldian ikasi nuen nor zen, zer egin zuen eta zer egiten zuen.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_