_
_
_
_
Entrevista:JUANJO OLASAGARRE | Idazlea

"Lirikotasunak ez dit balio Euskal Herriari buruz idazteko"

Juanjo Olasagarrek (Iruña, 1964) lehen nobela eman du argitara. Ezinezko maletak (Susa, 2004) deitu du. Olasagarreren gai kutuna da, ikustea nola bizitzak aldatzen dituen pertsonak, eta nola gaztaroan herri txiki bateko koadrilan baturik agertu zirenak banatu diren denboraren poderioz, nola joan diren pixkanaka-pixkanaka banatzen eta bakoitzak bere tokia osatzen, eta gai bera erabili izan du poema liburuetan eta saritutako antzerti lanean. Egileak pertsonaien arteko (Bazter, Fermin, Harakin eta Jexux Mari) "etengabeko kontrastea" erakutsi erabili du, "denborak jendearengan utzitako markak" erakusteko.

Galdera. Ohikoa omen da gaia. Lau pertsona, galdu den mundua, aldatu den egoera eta lauron jarrerak mundu baten aurrean...

"Bizi dugun egoera nekagarriari erantzuteko modu bakarra umorea da"
"Nola bizi dira utopiaren pean hazitakoak, utopiarik gabeko garaian?"

Erantzuna. Ez dakit ohikoa den; niri beti interesatu zaizkit denborak eta historiak jendearengan utzitako markak, eta hori izan da kontatu nahi izan dudana. Marka horiek jasotzeko nolabait ustez bat etorritako batzuk orain ez datoz horren bat, ondorioz jarrera desberdinak agertzen dira bizitzaren aurrean.

G. Nobela ingelesa idatzi duzula dirudi. Egoera berri baten aurrean kokatuko dira pertsonaiak, haietariko bat homosexuala baita. Eta haren heriotza orduan nolako jarrerak hartzen dituzten aztertzen baituzu.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Nobelan agertarazi nahi nuen zerbait zera zen: nola bizi den utopiaren pean hazitako jendea utopiarik gabeko garai batean, eta nola moldatzen diren eguneroko puska txikiekin. Beharbada nire azken liburuetako gaia da. Hori ilustratzeko gauza berrien aurrean jokatzen paratu behar nituen pertsonaiak eta hori egiten saiatu naiz.

G. Espazioa bikoiztua den moduan, bikoiztuak dira pertsonaiak: lau euskaldun eta Londreseko lau adiskide.

E. Bai. Nobelan etengabeko kontrastea dago gaur eta atzo artean, herria eta hiria, ametsak eta errealitatea, Euskal Herria eta Atzerria, Londres eta Lekunberri Aranaz. Esan bezala, denborak eta historiak utzitako markak erakusteko balio dit. Hori Euskal Herriko pertsonaiei buruz. Londreskoei dagokienez, aldiz, ispiluarena egiteko balio dutela esan beharko nuke eta baita ere amestutako bizimoduez kanpo beste bizimodu batzuk badirela ere adierazteko. Londresko pertsonaiek ez zuten iraultzarekin gehiegi amestu, edo ez Euskal Herrikoek bezainbat, baina horiek ez bezala lortu dute ohikoa ez den beste bizimodu bat eramatea.

G. Liburuan Fermin eta Harakin aurrez-aurre jartzen dituzu, agertzen dituzten iritziengatik. Giro politikoari kritika egiten saiatu zara? Ala aniztasuna agertzeko joera da zurea?

E. Ez, argi eta garbi giro politikoari kritika egin nahi izan diot. Euskal Herrian bizitzea etsigarriaz gain nekagarria bihurtzen ari da. Arazo beraren inguruan jira eta bira urteak eta urteak daramatzagu, bitartean jendea hiltzen da eta beste batzuk kartzelan daude. Gainera ez dugu errebisatu ere egin Euskal Herriaren ideia, edo independentzia, edo nazionalismoa.

G. Ilusioak galdu diren mundua deskribatzeko orduan, hasten dela nobela esango nuke.

E. Noski, bizitza beti hasten da bizitzarekin topo egiten duzunean. Uste dut nobela hasten dela pertsonaia bakoitzak bizitza errealarekin, bakoitzarena berea, topo egiten duenean. Bizitza bizitzeko balizko iraultza, balizko amets, balizko tokiaren ideia desagerturik, egunerokoa baino gelditzen ez denean.

G. Badira nobelan estilo kontu bereziak, adibidez sinboloak.

E. Bai, arrazoi duzu. Nik beldur handia diot pertsonaiek, esan dezagun, hitz potoloak erabiltzeari. Beraz arestian aipatu ditudan gai horiei buruz ezin ziren hitz potolotan mintzatu eta sinboloak Historia, Iraultza, Sustraiak, Aberria, Atzerria bezalako hitzei buruz aritzeko modu bat izan da. Sinboloak duen bitasun edo hirutasun zama guztiarekin jakina.

G. Badago, beste neurri batean, pertsonaiak bere hizkera propioz janzteko ahalegina.

E. Bai, irakurleari irakurketa errazteko ahalegina da pertsonaiei nortasuna emateko nahiaz gainera, jakina. Horrela irakurleak atal bakoitzaren lehendabiziko lerrotik bertatik daki narratzaileak nori jarraitzen dion.

G. Umore beltzaren erabilera, zergatik gertatzen da? Honegatik ere badirudi nobela ingeles baten aurrean gaudela.

E. Lehen esan bezala uste dut Euskal Herriari buruz idazteko dudan modu bakarra dela. Lirikotasunak ez dit balio, begirada sentimentalak ere ez, berdin azalean geldi litekeen ikuskerak. Bizi dugun egoera nekagarri honi erantzuteko modu bakarra umorea ikusten dut. Bestalde gauzak esatearen esatez zentzua galduz joan dira eta umorea egoera hori salatzeko onena dela iruditzen zait, nahiz eta hitz hori ez zaidan gehiegi gustatzen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_