_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Hizkuntzaren argi-ilunak

EHUko ikasle berrien %41,2 euskaraz matrikulatu dira, baina oraindik erabateko elebitasuna ez dela iritsi diote adituekIkasgai teknikoak emateko gai diren irakasleak aurkitzea da arazo nagusia oraindik

Euskara goranzko joeran da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Urte hauetako errektore taldeek unibertsitate elebiduna lortzeko finkatu duten helburua gero eta hurbilago dago gaur egun. Estatistikek ere ezin argiroago frogatzen dute euskara gorantz doala unibertsitatean eta erabilera gero eta zabalagoa dela giro akademikoan.

Joan den ikasturtean, ikasle berrien %41,2k euskaraz ikastea eskatu zuten. Aurtengo ikasturteari begira, portzentaia hori handituko dela uste dute, unibertsitatera heldu nahian zebiltzan ikasleen erdiek euskaraz egin baitzuten selektibitateko azterketa. Datu hauek are nabarmenagoak dira, kontuan hartzen badugu, duela soilik hamar urte, euskaraz ikastea aukeratzen zutenak ikasleen %17,3 zirela.

Más información
Ikasleen ikuspuntua
Maisu handi baten oroimenez

Euskaraz ikasteko eskariaren igoera azkar honek begibistako eragina izan du unibertsitateko erritmoan, euskaraz irakasteko gauza diren irakasleen premia areagotu baitu. 1998 urtean, 370 irakasle elebidun zeuden, eta hamabost urte geroago, 1.186 dira euskaraz irakasteko gai direnak, euskal unibertsitate publikoko irakaslego osoaren %29,7, alegia.

Bilakaera positiboa

Jokin Gorozika da horietako bat. Bilboko Ingeniaritza Goi-Eskolako irakaslea da, eta 1990az geroztik, euskaraz azaltzen dizkie ikasleei marrazketa teknikoaren gora-beherak, aitzindaria izan baita alor honetan. Horrez gain, Eskolako Euskara Batzordeko burua da.

Gorozikaren iritziz, dena hobe daiteke, baina baikor agertzen da oraingo egoeraren eta azken urteotako bilakaeraren balorazioa egiterakoan. "Hasi nintzenean, zazpi ikasle nituen eta orain ehundik gora dira. Egia da ezin dugula ikasgaien ehuneko 100 euskaraz irakatsi", azaldu du, "baina gure ikasleak pozik egoteko arrazoiak dituzte eskolak duen eskaintza ikusita".

Ahalegin horrek, ordea, ez du neurri bereko erantzunik sortu ikasleengan. EHUren enkarguz Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 2000. urtean egindako inkesta baten arabera, Ingenieritza Eskolako ikasleen ehuneko 85 ez daude pozik edo batere pozik euskarazko ikasketen eskaintzarekin; antzeko erantzunak antzeman zituzten beste zenbait ikasketa tekniko eta osasun zientzietak ikasketetan. Horietan guztietan ez zuten nahikotzat ikusten ikasketa eskaintza; gainontzekoetan, berriz, ozta-ozta balekoa ematen zieten.

Ikuspuntu kritiko horren aurrean, Gorozikak dio egun dauden giza-baliabide eta ekonomikoek ez dutela ahalbidetzen eskaintza elebidun zabalagorik eratzea. "Irakasle euskaldunak kontratatzeko aurrekontua mugatua da eta, gainera, ez da erraza gure arloan eskolak euskaraz emateko gai diren irakasleak aurkitzea". Sail batzuetan lau aldiz egin dute postu elebidun bat betetzeko deialdia "eta inor ez da aurkeztu".

Baina ez da arazo bakarra. Beste oztopo nabarmen bat dago: ikas-materialen falta eta irakasgai bakoitzari dagokion dagokion terminologia guztia finkatzeko zailtasunak. Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika irakasle Luis Elkorok eta fakultateko dekano orde eta paleontologo Estibaliz Apellanizen iritziz.

Biak euskaldunberriak dira. Euskarazko irakaskuntzan zortzi eta hamairu urteko eskarmentua dute, eta oraindik gogoan dituzte lehen urteetako zailtasunak. "Gogoratzen dut ikasgelara nindoala sentitzen nuen beldurra", dio Apellanizek, "gainera, irakasle euskaldunberri gehientsuenak bezalaxe, oso exijentea nintzen nire euskararekin. Aita Villasantek bezala hitz egin nahi nuen".

Ikasleek erabiltzen duten hizkuntzaren kalitateari dagokionez, Gorozika, Elkoro eta Apellanizek nahikotzat jotzen dute. Aldiz, ez da uste berekoa Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko euskal filologia irakasle Ricardo Gómez. "Gutxi batzuek oso maila altua dute baina gehientsuenek oso maila eskasa dute. Idatzizko maila, oro har, oso baxua da"

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_