Eskuak
Neure buruari galdetzen diot ea zerk bultzatu zuen Anaxagoras esatera animalietan adintsuena gizakia dela, eskuak dituelako. Hori Aristotelesi sinestera, eta egia esan sinetsi beharra diogu, baita esaten duenean ere "zentzuzkoa da onartzea eskuak dituela adimentsu delako". Zer ikusi zuen Anaxagorasek eskuetan? Zein ziren ikusitako eskuak? Atenasen, pentsatzekoa da esklaboen eskuak ikusiko zituela lanean, edo soldaduen eskuak armak eramaten, pertsiarraren aurkako gerra bere onenean baitzen. Edo pintatzaileen eskuak, margoak egiten; edo irudigilearenak, greziarrei hainbeste gustatzen zitzaizkien irudiak lantzen.
Eskumena baita zentzumenetan lehena. Aristotelesengana itzuliz, Arimari buruz izeneko liburuan hauxe dio: "Arima eskua bezalakoa da, izan ere, eskua tresnen tresna baita". Esaldiak berak balio dezake eskuari halako omenaldia egiteko, arimaren parean jartzen baitu Aristotelesek. Eskuak, izan ere, gizaki egin gaitu; lurrean lau hankatan ibiltzetik, oinen gainean ibiltzeraino jauzi egiten lagundu baitzion gizakiari, bestelako espeziengandik bereizteraino. Eskua, euskaldunak ongi daki, eskubidedun egiten gaitu, duintasunaren jabe. Eskuak egin gaitu subjektu.
Eskuak egin gaitu garena, hegoek txoriak direna egin duten bezala. Aspaldidanik du gizakiak hegan egiteko gogoa, hegan egin nahia, hego-mina. "Ikusten dut ez duela gizonak lortu hegaztien hegorik imitatzerik, debekatu egin baitziguten guztiz hegan egitea", zioen Pérez de Olivak giza duintasunari buruzko tratatuan. Baina geroxeago gaineratzen du gizatasunak berezkoen duena eskuen laztana dela, eskuen igurtzia alegia, eskuen eskutasuna, eskua beste esku baten gainean, eskua beste esku bateko bideak zeharka...
Laztana definitzen du laztantzen duenak, beraz eskuak zehazten ditu laztana eta laztandua dena. Badira beste gorputz atal batzuk laztan modukorik saiatzen dutenak. Begiak laztan baitezake, bularrek laztan baititzakete beste bular gurin, zuri, bigunak. Baina eskua da laztanaren maisu, eskuak moldatzen baititu laztana eta laztandua, eskuak egiten du laztantasuna.
Eta laztanak, bata bestetik, laztantasun horren mugimenduaren erritmoak eta soinuak bereizten ditu. Badira laztan mantsoak edo azkarrak; badira laztan beroak edo hotzak; badira aurpegiak laztantzen dituztenak, eta beste soin-atal batzuk laztandu nahiago dutenak. Hala ere, desberdintasunak desberdintasun, laztana adierazpide bakartu eta bakarra da, laztan besterik izan ez daitekeena, fereka, alegia.
Laztana eskumenaren mamia da. Horretarako, eskumenak izan dezan bere eskumenekoa, laztanak suabea behar du izan, presarik gabea, ukitu behar du eta ez estutu. Estutzen duen laztana ez baita laztan, eskukoa baizik. Esku laztan arina nekez izango baita suabea. Biguntasun horrekin batera laztanak badu beste bereizgarri bat, laburtasuna, laztan bakoitzaren laburtasuna. Egia da bekoki bat, masail bat, belarri bat laburrak direla berez, baina laztanaren laburtasuna berezkoa du laztantasunak. Berezkoa duen bezala errepikakortasuna, behin eta berrirotasuna, laztanak beste laztana eskatzen baitu, laztanak ez du bakarra izan nahi, laztanak berandutu nahi, denbora ezabatu bere laztanean, nahiz laztanak berez diren iheskor, iheslari, ihesdun.
Laztanak afektua adierazten du. Lasaitu nahi duen laztanak, afektua duelako laztantzen du; kontsolatu nahi duen laztanak, kontsolatu nahi duena maite duelako laztantzen du; maitasuna adierazi nahi duen laztanak, maitasuna adierazteko laztantzen du; plazerra edo atsegina bilatu nahi duen laztanak, laztandua maite duelako laztantzen du. Gorrotoak ez du laztanik nahi, gorrotoak ez du laztanik eskatzen. Inork ez du laztantzen maite ez duenik, indiferente denik. Eta helburu sexuala bakarra duen laztana ez da laztan; sexu-ekintza baizik. Laztanak, benetako laztanak, sexuzko maitasunik eman ez daitekeen tokietara zuzentzen baita, eskuak sexuari ez dagozkion atalak bilatzen baititu. Laztanak, hori ere esan behar da, ez dira sexu-nahiaren adierazpide, sexuzko maitasunean ez-sexuzko zerbait dira. Sexuzko harremana izan ondoren izan daiteke lasaigarri, esker oneko, maitakor. Lehenago izan daiteke iratzargailu, pizgarri, kontsolamenduzko zerbait.
Beraz, ondotxo zekien Anaxagorasek eskuak, maitasunak bezala, gizaki egiten gaituela.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.