Liberalaren seme olerkari eta langilea
Euskararen aldeko lana eta iritzi ezberdinak batzeko gaitasuna nabarmendu zuen epaimahaiak, Eusko Ikaskuntzaren Humanitateak, Gizarte Lan, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien aurtengo saria Juan San Martin eibartarrari emateko garaian. Hala, diploma eta 18.000 euroko saria jasoko du Juan San Martinek asteazkenean, irailak 8, egingo den ekitaldian. Emazte Mari Paz Ibasekin bizi da egun Hondarribian 82 urteko eibartarra. Hala ere, Debagoienako herri horrekin lotura estua du oraindik ere.
Hainbat alor landu dituen gizona, idazlea, euskaltzalea eta mendizalea, Toribioren lanen eta liburuaren editorea, idazlea, poeta, lehen arartekoa, itzultzailea... sari hau eta beste hainbat irabazteko adina meritu ditu. Euskal Herria eta euskararen bilakaeran garrantzitsuak izan diren hainbat erabakiren lekuko eta partehartzaile izan da. Euskaltzaindiako Arantzazuko Batzarrean euskara batuaren alde azaldu zen, hizkuntzaren batasuna aldarrikatuz. Era berean, urte batzuk beranduago ere, politika gertutik ezagutu zuen, Ararteko izendatu baitzuten 1989. urtean. Lan politak egokitu bazitzaizkion ere, desengainu handia izan zuela esan du behin baino gehiagotan. "Frankismoa bizi izan dugun guztiok, ukitua dugu eta diktadore txiki batzuk bihurtu gara neurri batean".
Familia liberala
1922 urteko San Juan bezperan jaio zen Eibarko Elgeta kalean. Aita liberal ezkertiarra zuen eta 36ko gerra piztu zenean Bilbon, Santanderren eta Xixonen ihesi ibili ziren ama eta lau anaia-arrebak. Jaioterrira itzuli zenean haurtzaroa egun batetik bestera amaitu zitzaion, etxea suntsituta aurkitu eta tornero lanetan hasi baitzen. Soldadutzara joateko garaia iritsi zitzaionean, Madrilen eta Burgosen aritu zen eta euskaldunen kontrako irainak eta mespretxuak bizi izan zituen; erreakzio gisa, euskaltzaletasuna piztu zitzaion eta euskaraz bere kasa alfabetatzeari ekin zion. Irakurle eta mendizale amorratua, lehenengo idazlanak mendiari buruz idatzi zituen.
Baina batez ere olerkaria izan zen eta Otsalar goitizenaz, erreferentzia garrantzitsua izan zen arlo horretan 1960ko hamarkadan. 1959an Juan Antonio Mogelen bizitzari buruzko liburuxka kaleratu zuen; ondorengo urteetan umorea, literatura, artea, etnologia eta hizkuntz eskubideak jorratu zituen.
1957. urtean euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 1964 urtean, berriz, euskaltzain oso. 1967tik 1978ra Euskaltzaindiako idazkari izan zen. Euskaltzainburuorde ere hautatu zuten 1988an baina kargua hurrengo urtean utzi zuen, Ararteko izendatu zutenean hain zuzen.
Bere hitzetan, "arbola lez, gizona be, bere frututik ezagutzen da onduen". Juan San Martin ere bere fruituengatik ezagutu eta aintzat hartzen du euskal gizarteak. Emandako fruituen saria jasotzeko garaia iritsi zaio.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.