_
_
_
_
Reportaje:

Kresaletik sortutako gizona

Augustin Zubikarai idazle bizkaitarra 90 urte bete hurran hil zen astelehenean

Augustin Zubikarairen heriotzak azken puntua jarri zion astelehenean derrotaren zeinuaz markaturiko garai korapilatsu bati. Duela hiru urtez geroztik, Ondarroako idazle emankor hau etxetik mugitu ezinik bizi zen, tronbosi kupidagabe baten ondorioz. Egunak joan eta egunak etorri, Bizkaiko gerra osteko euskal literaturari hauspoa ematen ahalegindu zen Txomin Agirreren jarraitzaile zintzoaren bizi-grina ahulduz joan zen erremediorik gabe; eta bizi-grinarekin batera, gerra garaiko Bilbo heroiko haren oroitzapenak, erbesteko bizipenak, kontzentrazio zelaietako nekeak eta literaturaren bidez herri nortasuna suspertzeko gogoa.

Joan den astean, Galdakaoko ospitalera eraman zuten ondoezik, baina sendagileen ahaleginak alperrikakoak suertatu ziren heriotzaren setakeriaren aurrean. Igandea etxekoen konpainian igaro zuen, eta biharamonean, goiztiriarekin batera, azken arnasa eman zuen.

Augustin Zubikarai Bedialauneta 1914.eko azaroaren 3an jaio zen, eta Ondarroako eskolan eta Saturrarango ikastetxean izan ondoren, Gasteizera abiatu zen Filosofia ikasketak egitera. Garai hartako Ondarroa gogoratuz, Gabonzaharretako kanta hau aipatzen zuen, herriko gaztetxoek Gabon-saria eskatzeko erabiltzen zutena: "Urte barri-barri / txarri-belarri / dekonak ez dekonari / emon behar sarri".

Osasun arazoak tarteko, Gasteizko ikastetxea utzi eta etxera itzuli behar izan zuen behin baino gehiagotan. Halabeharrezko egonaldi haietan liburuetan aztarrika hasi zen, baita lehenengo idazkiak osatzen ere hainbat euskal aldizkaritarako.

36ko Gerra hasi baino lehen, Lauaxetak Euzkadi egunkariko zuzendari laguntzaile izendatu zuen, eta 1937.an, Eguna izeneko euskara hutsezko lehen egunkariko erredaktore buru bihurtu zen. Eguna argitaratzeari utzi eta bi egun geroago -72 ordu eskas falta ziren Francoren tropak Bilbora sar zitezen-, Zubikarai Enkarterri eta Kantabria aldera joan zen ihesi. "Gerra hasi izan ez balitz, bi hilabete geroago, kontratu finkoa egin behar zidaten Euzkadi egunkarian", gogoratu zuen behin ironia puntu batez.

Ondarroara itzultzean, Motrikuko kontserba lantegi batean lanean hasi zen jubilatu arte, eta bien bitartean, 50en bat antzezlan, eleberri eta saiakera liburu plazaratu zituen.

Bizkaieraren aldeko Euskerazaintza hizkuntza-akademia alternatiboa sortu zuen, eta bolada batez, Bizkaiko Batzar Nagusietako kide ere izan zen. Duela 11 urte, euskaltzain ohorezko izendatu zuten. Euskaltzaindiko idazkari Xabier Kintanak adierazi duenez, "Zubikarairen lanari euskara jatorra dario, kresal usainaren zapore bizigarri hori, kaletar askok zoritxarrez ez dakizkigun esaldi, hitz joko eta ñabardura ederretan nabarmendua".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_