"Une txarretan bihotza pizten zait eta bere kabuz idazten du"
Bilboko janari azkarreko jatetxe batean ari da hizketan. Alboko mahaiko familia etengabe ari zaio begira. Afrika Bibang-ek (Bilbo, 1975) badaki bere azal beltzak horrelako erreakzioak eragiten dituela. Hamar urteko ibilbidearen ondoren, Entzun diskoa aurkeztu du bakarlari bezala, gurasoen afrikar sustraietatik (Ekuatore Gineakoak dira) soul eta musika elektronikoraino doan lana.
Galdera Ke no falte eta Etsaiak taldeetan hasi zinetik disko honetara estilo eta estetika aldaketa handia dago.
Erantzuna Hura ez zen nire proiektua; estiloa eta estetika taldeak erabakitzen zituen. Disko honetan, berriz, zerbait desberdina egin nahi nuen, ni naizen modukoa azken finean. Entzuten dudan musika euskaraz egin nahi nuen.
"Badakit beltza naizela, baina ez da hainbesterako; kalean jendea goitik behera begiratzen dit"
G. Zaren bezalakoa esan duzu. Disko honetan dagoena Afrika da?
E. Bai. Ez dut dena kontatzen, baina nire sentimenduak ikusten dira kanta guztietan.
G. Zure hitzetan malenkoniazko atmosfera somatzen da zenbaitetan. Zergatik?
E. Horrela sentitzen nintzen idatzi nituenean. Etorkizuna ilun ikusten nuen. Txarto pasatzen ari nintzen, lagun bat hil berri zitzaidan.Tunel batean sartu nintzen eta atmosfera horretaz inguratuta sentitzen nintzen: malenkonia, bakardadea eta mina.
G. Baina diskoak estetika zuri eta argia du.
E. Hori da kontrastea. Diseinatzaileak ere parte hartu zuen aukeraketak, ze niregatik izan balitz, agian grisa aukeratuko nukeen. Hala ere, kontrastea polita da.
G. Entzun kantan hauxe diozu: "Une txarrek batez ere, inspirazioa ekartzen didate".
E. Egia da. Pozik gaudenean disfrutatu egiten dugu. Eta txarto gaudenean pentsatzen dugu gehien. Momenturik txarrenetan, ez dakit zergatik, bihotza piztu egiten zait eta bere kabuz hasten da idazten. Benetan, nik ez dut idazten: boligrafoa hartu eta nahi gabe idazten dut. Gero idatzitakoa irakurri eta harrituta geratzen naiz.
G. Zoriontsua zarenean ez duzu idazten?
E. Zoriontsua naizenean momentua gozatzen dut, ze gutxi dira hala sentitzen naizen uneak.
G. Oro har hitz garratzak idazten dituzu, baina garraztasun horretatik bizitza bizitzearen aldeko mezuetara igarotzen zara.
E. Ez dakit zergatik egiten ote dudan. Txarto zaudenean, irteera ikusten duzu, tunel batean bezala sentitzen zara. Baina irteeraraino heltzeko tunel osoa pasatu behar duzu. Hori idatzi nuenean agian tunelaren amaiera ikusten ari nintzelako izango zen.
G. Doinu gehienak ez dituzu zuk idazten. Nolakoa da zure kantak sortzeko prozesua?
E. Nik ideia batzuk besterik ez neukan buruan. Ernestorengana (konpositorea) joaten nintzen eta berak forma ematen zien ordenagailuan. Ondoren nik hitzak idazten nituen eta, azkenik, konponketak adosten genituen.
G. Azala ilunagoa kantan hauxe diozu: "Etzazu begiratu atzetik, estralurtarra banintz bezala". Sarri sentitzen dituzu begirada horiek?
E. Egunero-egunero. Itzela da. Badakit beltza naizela, desberdina...baina nahikoa da! Metroan edo kalean jendea begira gelditzen zait, goitik behera. Zer daukat nik arraroa? Behin begiratu, ez hiru edo lau bider. Kuriositatea izan daiteke, baina batzutan begirada guztien jomuga izateak nekatu egiten nau.
G. Ildo horretan, zelakoa da euskal gizartea?
E. Askoz irekiagoa zentzu batean, baina itxiagoa beste batean. Hemen tradizioak daude, eta euskal jendea apur bat itxia da batzutan, "begira, emakume beltz bat!" edo antzeko zerbait pentsatuko balute bezala jokatzen dute. Madrilen, berriz, ohituago daude, baina aldi berean arrazistagoak dira. Hemen ikusmina sortzen dut, baina oro har ondo hartzen naute. Babestuta sentitzen naiz.
G. Hamar urte eta gero lortu duzu zure lehen diskoa argitaratzea. Zer sentitu zenuean zuzenean estreinatu zenuenean?
E. Ez dakit hitzen bidez adierazten. Ugaon izan zen. Emozioa, beldurra eta urduritasuna nahastu zitzaizkidan. Ezin nuen arnasik hartu.
G. Nola uste duzu hartuko zaituztela Euskal Herritik kanpo?
E. Kanpoan eta hemen kontrastea sortu nahi dut: ia ni ikusita jendea animatzen den euskara ikastera. Hori da nire nahia beti. Nik nire kaxa ikasi nuen. Madrilen ere, antzera gertatzen zait. Beltz bat ikusi eta ingelesez abestea itxaroten dute.
G. Ez diozu beldurrik probokazioari.
E. Ez. Jendeak begiratzen didanez gero, nire mezua zabaltzeko aprobetxatzen dut.
G. Zer gelditzen zaizu zure gurasoen herrialdetik?
E. Guztia. Batez ere hizkuntza eta indarra. Hori transmititu didate gurasoek.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.