_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Arturo Campion, arrazoiaren historialaria

Aranaren arerio politiko eta idazle emankorra, Nafarroako jakintsuak egindako lana aitortu gabe dagoela diote adituek

Arturo Campion 1854ko maiatzaren 7an jaio zen Iruñean. Zuzenbide ikasketak Oñatiko Unibertsitatean egin zituen, baina lizentziatura lortzeko Madrilera abiatu behar izan zuen, Bigarren Karlistadaren ondoren unibertsitate kategoria kendu baitzioten Oñatiko ikastetxeari.

Lizentziatu eta bost urte geroago, 1881ean, zinegotzi lanetan hasi zen, eta 1893an, Madrilgo Gorteetara joan zen Nafarroako integristen diputatu. Sabino Aranaren abertzaletasun arrazazalearen aurrean, Campionek euskal nazioen izaera errespetatuko zuen federalismo foruzalea defendatzen zuen.

Bien arteko ikamikak gorengo puntura heldu ziren jeltzaleak Euzkadi izena proposatu zuenean, nafarrak Euskal Herria izendapen tradizionalari eutsi baitzion irmoki. Politika kontuetan, Nafarroako ezaugarri fiskalak indargabetu nahi zituen German Gamazo ministroaren aurka sortu zen Gamazada mugimenduaren aitzindaria izan zen.

Más información
Antzinatean aztarrika

Iruñeko seme handi honen lana ikertzen urte luzeak emanak dituen Jose Javier Lopez Anton adituaren hitzetan, "Campionen nazionalismoak maila intelektual jasoagoa zuen Sabino Aranarenak baino, nazioaren definizioa historia, kultura eta hizkuntzaren gainean antolatzen baitzuen". Urteak joan eta urteak etorri, ordea, Campionen ideiak zokoratuta geratu ziren abandoarraren postulatuen mesedetan. "Campionenak aurrera egin izan balu, oniritzi zabalagoa izango zukeen Nafarroan eta Euskal Herri osoan", dio adituak.

Politikagintza alde batera utzirik, Campionek historia arakatzeari ekin zion. Lopez Antonen esanetan, "euskal historiografia gaur egungo lainoetatik ateratzen denean, duen garrantzia aitortuko zaio Arturo Campioni".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Euskara zortzi hilabetez ikasi omen zuen. Ez zuen lortu hizkuntza menperatzea, baina bere gramatikak eta Euskaltzaindiaren hasierako urteetan euskara batuari begira proposatu zituen irizpideek lorratz sakona utzi zuten ondorengo belaunaldietan.

"Hizkuntza da nazioa", idatzi zuen behin, eta intuizio honi jarraituz, 1877an Nafarroako Euskarazko Elkargoa sortu zuen Juan Iturralde Suitekin batera. Antoine d'Abbadie, Azkue, Duvoisin kapitaina, Bonaparte printzea eta Unamunoren lagun izan zen, eta literaturaren alorrean, Blancos y Negros, Garcia Almoravid eta La Bella Easo bezalako eleberri historikoak, El ultimo tamborilero de Erraondo eta El bardo de Itzaltzu idatzi zituen.

Campionek iraganean bilatu zuen gaurgeroko errakuntzen soluzioa, eta kondairak eta alegiazko historiak bazterturik, arrazoibidean oinarritutako egia historiko berri bat antolatu nahi izan zuen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_